lunes, 16 de enero de 2012

NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?

         Lehenik eta behin, aipatu behar da IKT-en laguntza beharrezkoa dela irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak diseinatzeko. Honetan, egile tresna ezberdinak erabiltzea ezinbestekoa da, ikasketa-inguru dinamikoa sortzen laguntzen baitute. Helburuak, hezkuntza materialak formatu digitalean sortzea, kudeatzea eta argitaratzea dira eta unitate didaktiko digital osoak sortzea errazten dute.

         Moduluetan antolaturik daude. Eskola testuinguruan, matematikan,  ingurunea, plastika, atzerriko hizkuntza, soinketa … ikasgaietan.

         Irakasleek tresna hauek erabiltzeko prestakuntza edo formakuntza bat izatea komenigarria da, konplexutasun maila batekoak baitira. Gainera, ikasgeletan IKT-ak gero eta tresna ohikogoak bihurtzen ari dira eta horrek etengabeko prestakuntza eskatzen du.

         Gure ustez, eskoletan IKT-en erabilpena aurrerapen handia da, izan ere, sarean informazioa bilatzea eta elkarren artean trukatzea ahalbidetzen du. Honela, ikasleek ikasteko modu berri eta interesgarri bat da, probetxua atera beharrekoa. Baina, hauen erabilpenerako irakasleek neurri batzuk ezarri behar dituztela pentsatzen dugu, erabilera egoki baten alde.

         Hezteko Objektu Digital bat produzitzeko egokitu zaigun egile tresna “Ardora” izan da. Egile tresna honek hainbat gabezia dituela ikusi dugu. Batetik, erraz blokeatzen dela ikusi dugu eta bestetik, sortutako HOD gordetzeko garaian, nahiko konplexua dela iruditu zaigu.


 

ESKOLA ETA IKT AK ONDORIOAK.



Gaur egun bizi garen  informazioaren gizarte honetan,  abantailak eta desabantailak ditu . IKTak  hezkuntzara sartu izana oso pauso garrantzitsua dela uste dugu. 

IKTak eskolara sartzean hezkuntzan hainbat aldaketa sortu dira: metodologia, komunitatetako kideen arteko harremanak, gelen antolamendua, materiala… Horrez gain, ikastetxeen administrazio, antolamendu eta kudeaketan ere aldaketak eragin ditu. Hori dela eta,  beharrezkoa ikusten dugu irakasleek  formazio bat jaso behar dutela, izan ere, egungo irakasleek IKTen onurak jasotzeko haiek behar bezala erabiltzen jakin behar dute eta, horretarako, teknologiaren etengabeko aurrerapenera moldatzeko etengabeko prestakuntza behar dute.


IKTak eskoletara sartzearen beste ondorioetako bat  proiektu askoren   hasiera  ekarri du eta hainbat neurri hartzearen beharra sortu du Europa mailan, Espainia mailan eta EAE mailan. Urteetan zehar martxan jarri diren proiektuak eta hartu diren neurriak ikusirik EAE-k Europa eta Espainian martxan jarri diren proiektuez gain autonomia erkidegora hobeto egokitzen diren beste neurri batzuk hartu dira.

IKT: MAPA KONTZEPTUALA

sábado, 14 de enero de 2012

"POLITICAS EUROPEAS SOBRE BUENAS PRÁCTICAS BSOBRE EL TIC EN LA ESCUELA" TESTUAREN LABURPENA

Hasiera batean, hezkuntza politikek arazo sozialetaz arduratzen ziren , gaur egun  garapen ekonomiko , lan eta  herrialde baten enpleguren ondorio diren bitartean. Herrialde hauetan, IKT-en aurrerapena ematen da , bai eta berdintasuna , herritarren ongizatea eta  hauen parte hartzea... sustatu ere. Bestalde, Europa mailan 1980.urtean , Ikt-ak zabalduko ziren eskoletan . Espainian aldiz, 1986. urte arte ez ziren hedatuko. Horrela Ikt-ak aurrerapen asko ekarriko zituen hezkuntzara alde batetik, hobekuntza digitala eman zen, hau da, internet sarbide aukera eta egitura teknologikoetan aurrerapauso handiak eman ziren .

Gainera, Europar Batasunak e-learning eta e-skills izeneko programak zabaldu zituen enplegu, kulturaren hedatzea ,  e-gobernua eta ongizatea sustatzeko helburuarekin. Ondorioz, estatu guztiek software librearen aldeko apostua egin zuten  industriaren indartzea, hazkunde soziala eta askatasuna ekarriko baitzuen. Gainera, European Schoolmet izeneko programaren ezarpena etorriko zen, bertan e-twinning izeneko web orrialdea ezaguna izango zelarik. Honek, ulermen kulturala, Europako integrazioa, konfiantza , komunikazioa eta ikt-en hizkuntza trebetasuna erraztuko zuen.

Beraz , aurrerakuntza hauen praktika ona burutu ahal izateko, irakasleek haien ikasleekin batera esplorazioa prozesu hau  martxan jarri beharko dute, beraiek mantentzen duten espazioan etengabe haziz.