miércoles, 30 de noviembre de 2011

TEKNOLOGIA HEZITZAILEA DIZIPLINA PEDAGOGIKO GISA




1. Diziplina pedagogiko gisa teknologia hezitzailearen eraikuntza, XX.mendean zehar
-Teknologia hezitzailearen sustraiak: Ipar Amerikako prestakuntza militarra 40.hamarkadan. Estatu Batuetan prestakuntza militarra eman zen Bigarren Mundu Gerran parte hartzen zuen bitartean. Honen ezaugarri nagusietako bat baliabide tekniko aurreratuak erabiltzen hasi zirela izan zen, aitzindariak bihurtuz horretan. Teknologia hezitzailea, hiritar ugari soldadu prestatuak bihurtzeko beharrari erantzuteko sortu zen.
-50. eta 60. hamarkadak: ikusentzunenganako miresmena eta eragin konduktista. Hiru arrazoi tarteko:
·        Mass mediaren hedapena eta eragin soziala: tv, komunikabideak …
·        Gizakiaren inguruko ezagutzen garapena psikologia konduktistaren baitan.
·        Ekoizpen industrialaren metodo eta prozesuak.
- 70.hamarkada: teknologia hezitzaileak (TE) ikuspegi tekniko arrazional batetik hezkuntzaren diseinu eta ebaluaziorako. Horretaz gain, aldizkari ugari publikatzen dira teknologia hezitzaileetan adituak. TE-en hedapena ematen da Britania Handian eta Estatu Batuetatik at herrialde askotan. Tradizionalki, hiru etapa bereizten dira teknologia hezitzailearen garapen gisa, 80.harmarkadaraino: hasiera batean, TE-ak makina ezberdinen“ ikaskuntzarako laguntza gisa”; ondoren, ikasgeletan ematen den ikaskuntzarako laguntza gisa, eta azkenik, hezkuntzaren ikuspegi sistematiko gisa.
-80. eta 90. hamarkadak: TE-ek hezkuntzan zuten erabilpenaren inguruko kritika, hausnarketa, deskalifikazio garaia izan zen, nolabaiteko krisialdi bat izan zuen.
2. Teknologia hezitzailearen berkontzeptualizazioa giza zientzia multidiziplinar eta kritiko batetik
XXI.mendean teknologia hezitzailea birformulazio prozesu bat bizitzen ari da informazio eta komunikazio teknologiek eta  curriculum kritikoaren eraginez. Teknologia hezitzailearen inguruko hainbat ideia honakoak dira: batetik, medioen, kulturaren eta hezkuntzaren ezagutza pedagogikorako gunea da; baita ere, kulturaren irakaskuntza eta helarazte prozesuak aztertzen dituen diziplina da; horretaz gain, teknologia hezitzailearen ikasketa metodoak eklektikoak dira.
Gaur egun, teknologia hezitzaileen inguruko ikerketa eremua, informazio eta komunikazio teknologien eta hezkuntzaren arteko erlazio eta elkarreragin harremanek osatzen dute. TE-en inguruko online aldizkariak ere badaude: adibidez “Journal of Technology in Education”.
3. Teknologia hezitzailea Espainian: jatorria eta garapena 
            Hezkuntzaren Lege Orokorraren (1970) bidez iristen da Espainiara TE eta hezkuntza zientzien institutuen sorkuntzaren bidez, ikusentzunezko baliabideak irakaskuntzan txertatuz. 80. hamarkadan bultzada handia izan zuen hezkuntzaren Ministeritzak eta autonomia erkidekoek sortutako hezkuntza programen bidez, ordenagailuak eskola sisteman txertatuz.
4. Hezkuntza objektu digitalerako diseiñu ekintzak 
 Espainiako administrazioak plan eta programa desberdinak bermatu ditu  ikasgeletan teknologia berriak erabiltzeko helburuarekin. Horrela, errenimendua  dakartzan konpetentzia digital desberdinak  lagunduz. Horretarako, multimedia material berriak beharrezkoak dira.  Eduki hauen kalitatea, erabilgarritasuna eta fidagarritasuna asko baloratuko dira eta, ondorioz, eduki eta zerbitzuetan aukera zabal bat eskaintzea garrantzitsua izango da gizartearen eskakizunei aurre egin ahal izateko.

    Azken urteetan hainbat programa digital sortu dira hezkuntza munduaren inguruan, horien artean garrantzitsuenak “AVANZA” planaren barnean sartzen diren “Interneta eskolan” eta “Interneta gelan” programak. Hauen helburua zerbitzu eta aplikazio pedagogikoak indartzea da, gainera, bi programa handi hauetaz aparte beste hainbat ekimen garatzen ari dira ikerketa eta garapena bermatu ahal izateko. Aipatutako bi programak hezkuntza sistemako maila guztietara dago bideratua.    Ondorioz, gauzak ikertzea ezinbestekoa izango da produktu berritzaileak eman ahal izateko.

5.Ondorioak
 Heziketaren kudeaketak aurrera eramaten ari diren plan hauek  oinarri izan behar dira  edukien antolakuntzan  eta sormenean, eta batez ere, ikasteko objektu digitalei zuzenduta egon behar dira planak. Horregatik, etorkizun batean teknologia desberdinetako edukiak handitzeko aukera emango digute: PC, bideojokoak, TV digitala, etab.
Hezkuntzari dagokionez, geroz eta garrantzitsuagoa da  berrabiltzeko  eginak egon behar direla. Hori dela eta, askok esaten dute  gauza berriak ikertzea eta  berebizikoa dela  soluzio desberdinak  edukitzeko. Hau da,  ingurune egoki bat  sortzea beharrezkoa non iniziatiba eta proposamen guztiak kontuan hartzen diren. Egun, erabiltzailea eroz eta desberdinagoa da, lehen testu desberdinak irakurtzen zituzten  baina orain hauen erreprodukzioa  eta sorkuntza prozesuan ere parte hartzen dute.
 Agente guzti hauengatik  ere beharrezkoak dira produktu gehiago  eta guzti honek  ahalbidetuko du produktu berriak  eta anitzagoak egitera.

sábado, 26 de noviembre de 2011

LANKIDETZA IKASKUNTZAREN ONDORIOAK


Lankidetza ikaskuntza, helburu berarekin  bi pertsona edo gehiagoko pertsona talde batek elkarlanaren bidez duen lan egiteko modua da. Lankidetza ikaskuntza, ikusi dugunaren arabera beraz, oso positiboa da, ikasleen arteko hainbat balore bultzatzen baititu, sozializazioa oinarri duelarik, eta ikasleen bizitzarako oso baliagarria izan daiteke. Era honetan, lankidetza ikaskuntzaren funtsezko kontzeptuak taldekideen arteko komunikazio eraginkorra, koordinazioa, rol banaketa … izango dira.

            Gaur egun, gizartea pausoz pauso aurrera doa etengabe, bai teknologien munduari dagokionez eta baita gainontzeko alderdie dagokionez ere. Beraz, eskola ere aurrerapen horien partaide bihurtu behar da, horretan aktiboki kolaboratuz. Ondorioz, irakasle eta hezkuntzaren munduko jakintsu askok, IKT-etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko eta aldatzeko baliabide onenetarikoa. Eskoletan aurrera eramaten den hezkuntzaren zutabe eta motor nagusia, irakasleak direla dudarik ez dago, eta beraz, haiek aldaketa hauen aurrean, jarrera gogotsu eta partehartzaile bat erakustea ezinbestekoa da, IKT horien erabilera barneratuz eta klaseko dinamikan txertatuz.

            Hori guztia aurrera eramateko, gaur egun gero eta gehiago entzuten den Eskola 2.0 proiektua dago abian. Honi esker, haurren arteko talde lana bultzatuko da eta IKT-ez baliatuko dira lan ezberdinak aurrera eramateko. Era honetan, Web 2.0 zerbitzuak eskaintzen dituen tresnak ere Eskola 2.0 proiekturako baliagarriak izan daitezke, hala nola, wikien, blogen …erabilera. Bestetik, Web 2.0k eskaintzen dituzten zerbitzuak ez dira eskolara soilik mugatzen, baizik eta alor gehiago barne hartzen ditu.

            Azkenik, Web 2.0k eskaintzen dituen zerbitzu horiei, ahalik eta etekin gehien ateratzen ahalegindu behar da hezkuntzaren mundua ere, hezkuntza eraldatuz eta bide batez, haurrak, herritar digital arduratsu gisa hezituz. Web 2.0k eskaintzen dituen tresnak (wikiak, blogak, bideoen eta argazkien partekatzea, podcasting…) lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta familia eta eskolaren arteko komunikazioa bermatzen laguntzen dute.