sábado, 26 de noviembre de 2011

LANKIDETZA IKASKUNTZAREN ONDORIOAK


Lankidetza ikaskuntza, helburu berarekin  bi pertsona edo gehiagoko pertsona talde batek elkarlanaren bidez duen lan egiteko modua da. Lankidetza ikaskuntza, ikusi dugunaren arabera beraz, oso positiboa da, ikasleen arteko hainbat balore bultzatzen baititu, sozializazioa oinarri duelarik, eta ikasleen bizitzarako oso baliagarria izan daiteke. Era honetan, lankidetza ikaskuntzaren funtsezko kontzeptuak taldekideen arteko komunikazio eraginkorra, koordinazioa, rol banaketa … izango dira.

            Gaur egun, gizartea pausoz pauso aurrera doa etengabe, bai teknologien munduari dagokionez eta baita gainontzeko alderdie dagokionez ere. Beraz, eskola ere aurrerapen horien partaide bihurtu behar da, horretan aktiboki kolaboratuz. Ondorioz, irakasle eta hezkuntzaren munduko jakintsu askok, IKT-etan ikusi dute hezkuntza hobetzeko eta aldatzeko baliabide onenetarikoa. Eskoletan aurrera eramaten den hezkuntzaren zutabe eta motor nagusia, irakasleak direla dudarik ez dago, eta beraz, haiek aldaketa hauen aurrean, jarrera gogotsu eta partehartzaile bat erakustea ezinbestekoa da, IKT horien erabilera barneratuz eta klaseko dinamikan txertatuz.

            Hori guztia aurrera eramateko, gaur egun gero eta gehiago entzuten den Eskola 2.0 proiektua dago abian. Honi esker, haurren arteko talde lana bultzatuko da eta IKT-ez baliatuko dira lan ezberdinak aurrera eramateko. Era honetan, Web 2.0 zerbitzuak eskaintzen dituen tresnak ere Eskola 2.0 proiekturako baliagarriak izan daitezke, hala nola, wikien, blogen …erabilera. Bestetik, Web 2.0k eskaintzen dituzten zerbitzuak ez dira eskolara soilik mugatzen, baizik eta alor gehiago barne hartzen ditu.

            Azkenik, Web 2.0k eskaintzen dituen zerbitzu horiei, ahalik eta etekin gehien ateratzen ahalegindu behar da hezkuntzaren mundua ere, hezkuntza eraldatuz eta bide batez, haurrak, herritar digital arduratsu gisa hezituz. Web 2.0k eskaintzen dituen tresnak (wikiak, blogak, bideoen eta argazkien partekatzea, podcasting…) lankidetza ikaskuntza errazten dute, eta familia eta eskolaren arteko komunikazioa bermatzen laguntzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario