Mostrando entradas con la etiqueta 1-Eskolak eta IKTak. Sakondu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 1-Eskolak eta IKTak. Sakondu. Mostrar todas las entradas

sábado, 14 de enero de 2012

"POLITICAS EUROPEAS SOBRE BUENAS PRÁCTICAS BSOBRE EL TIC EN LA ESCUELA" TESTUAREN LABURPENA

Hasiera batean, hezkuntza politikek arazo sozialetaz arduratzen ziren , gaur egun  garapen ekonomiko , lan eta  herrialde baten enpleguren ondorio diren bitartean. Herrialde hauetan, IKT-en aurrerapena ematen da , bai eta berdintasuna , herritarren ongizatea eta  hauen parte hartzea... sustatu ere. Bestalde, Europa mailan 1980.urtean , Ikt-ak zabalduko ziren eskoletan . Espainian aldiz, 1986. urte arte ez ziren hedatuko. Horrela Ikt-ak aurrerapen asko ekarriko zituen hezkuntzara alde batetik, hobekuntza digitala eman zen, hau da, internet sarbide aukera eta egitura teknologikoetan aurrerapauso handiak eman ziren .

Gainera, Europar Batasunak e-learning eta e-skills izeneko programak zabaldu zituen enplegu, kulturaren hedatzea ,  e-gobernua eta ongizatea sustatzeko helburuarekin. Ondorioz, estatu guztiek software librearen aldeko apostua egin zuten  industriaren indartzea, hazkunde soziala eta askatasuna ekarriko baitzuen. Gainera, European Schoolmet izeneko programaren ezarpena etorriko zen, bertan e-twinning izeneko web orrialdea ezaguna izango zelarik. Honek, ulermen kulturala, Europako integrazioa, konfiantza , komunikazioa eta ikt-en hizkuntza trebetasuna erraztuko zuen.

Beraz , aurrerakuntza hauen praktika ona burutu ahal izateko, irakasleek haien ikasleekin batera esplorazioa prozesu hau  martxan jarri beharko dute, beraiek mantentzen duten espazioan etengabe haziz.

miércoles, 19 de octubre de 2011

ERREKURTSO ETA BITARTEKO TEKNOLOGIKOEN HEZKUNTZA ANTOLAKETA.


Hezkuntza sistema modernoek, informazio eta komunikaziorako teknologiek (IKT) eskoletan jorratzen duten papera goraipatzen dute, ikaslearengan zentratzen den metodologia dela azpimarratuz. Honela, Ikt-ei esker  ikasleen ikaskuntza prozesuak   oinarrizko aldaketa bat jasango duen bitartean.: didaktika zeharo aldatuz eta burutze aukerak handiagotuz joango direlarik.

-          IKTen eredu antolatzaileak hezkuntzaren munduan:
        Sharan et al. ek esaterako (1999) hezkuntzarako hiru eredu antolatzaile ezberdindu zituzten: eredu burokratikoa( gehien erabilia dena), sistema soziala eta azkenik, komunitatea.
         Eskoletako gestioarentzako honako lau pauso hauek oinarrizkoak dira: zuzendaritza taldeak eduki beharreko konpetentzia antolatzaileak, eskolen errekurtsoen gestiorako estrategia antolatzaileak,  zentroak estatal eta erregional administrazioarekin duen harremana, edozein beharrei erantzuteko eta azkenik, eskolak kanpoko agenteekin duen harreman gestioaren antolaketa berria.

 -Ikt-ak eskoletan txertatzeko hiru modu edo modelo aurkitzen ditugu:

1.   “Modelo de Adopción tecnológica” :Ikt-ak eskoletan txertatzerako orduan ezinbestekoa da eskolak dituen azpiegiturak kontuan hartzea. Ondoren, irakasleek formakuntza bat izan beharko dute Ikt-en erabilera ezagutuz eta honela, errazagoa izango da hauek eskoletan txertatzea eta teknologia hauekin modu naturalagoan elkarlanean ibiltzea.    
2.   “Modelo de Integración Catalítico”: Klasean Ikt-ak integratzeko modu honi esker, askoz ere planifikatuagoak emango dira txertatze horiek eta bertako hezkuntza proiektuan errazago moldatzen dira
3.   “ Modelo de Integración Cultural”: Modelo hau aplikatzen duten eskolak oso erantzun baikorra diote Ikt-ei moldatzeko. Oso antolakuntza ona dute, lehendik markatutako proiektu eta helburuekin.
-Ikten papera ikas komunitateen sorraren aurrean.
Lau hezkuntza lidergo ezberdintzen ditugu XXI. Mendeko eskoletan: lidergo instruktiboa, lidergo eraldatzailea, lidergo integratzailea eta azkenik, lidergo kooperatiboa. Honela, Ikt-ei esker proiektu ezberdinak eraman ahalko dituzte aurrera. Aldaketak posible izateko, eskola komunitateko kide guztiak ados egon behar dira aldaketarekin hau erraztuz. Ikt-ak gure eskolatan txertatzea ez da lan erraza gauza asko aldatu behar baitira baian denen laguntza errazagoa da aurrerapausoa ematea. Oso garrantzitsuak dira honekin batera, eskolako gestoreak: eskolako administrazioaz eta garapenaz arduratzen diren zuzendaritza taldeak hain zuzen. Honela, “Organizaciones que Aprenden”k ( organizazio batek ezagutza berriak, baloreak, konduktak… eskuratzeko eta erabiltzeko jasaten duen prozesua bezala definitzen dugu)  aldaketa horiek nabaritzen dituzte eskoletan, organizazio dinamikoa bilatzen dutelarik. Elkarlana da honen funtsa.
        Bestalde, Sengek (2006) honako lege hauek proposatzen ditu, Iktekin lan egin behar duten eskolek kontuan hartzeko:
-          Gaurko arazoek atzoko “soluzioetan” dituzte ondorioak.
-          Geroz eta gehiago behartu, sistema gehiagora behartzen dugu.
-          Bide errazenak, leku berera eramango gaitu.
-          Azkarrena biderik mantsoena izaten da.
-          Aldaketa txikiek emaitza handiak eman ditzakete.
-          Bi helmuga zeharo ezberdinak lor daitezke.
-          …
-Ezagutzaren kudeaketa ikaskuntza elkartean.
Informazioa sailkatzeko ezinbestekoa izaten da kudeaketa bat egotea, honela memoria antolatzailea hortaz arduratzen da.
Iktei esker, eskolak beraien artean konektaturik egon daitezke, ariketa ezberdinetan elkarrekin parte hartu dezakete, komunikazioa oinarri delarik. Honekin batera beste hainbat aukera ematen dituzte. Oso garrantzitsua da beraz, ikaskuntza kudeaketarako Ikt-en erabilera.

-          Leku hezigarriak, Ikt-ekin batera formatzeko eta hauek kudeatzeko.
Haurrek ordenagailuekin tratatuko dute Iktak ezagutzeko orduan beraz, geletan azpiegitura hauen presentzia ezinbestekoa da Ikt-ekin batera lan egiteko. Honela, haurrek garatu ahal izango dituzte teknologia berriekin zerikusia duten ezagutza berriak. Gela teknologikoetan ezinbestekoak hauek dira: proiekzio sistemak, errekurtso on-linetara sartzeko aukera, azpiegitura egokiak … Honako ezaugarri hauek ere kontuan hartu beharko genituzke, haurrekin lan egiterakoan, gune egoki bat prestatzeko:
-          Gela tradizionalaren aldaketak.
-          Lehengo espazioak moldatu berrietan bilakatuz.
-          Funtzio elkarbanatuak eta errekurtso katalizatzaileak.
-           Sare berritzaileak eta gune birtualen eraketa.
Bestalde, aipatzekoa da betidanik liburutegia izan dela baliabide zentro nagusia baina eskolan, Ikten sarrerarekinikuspegia aldatu egin da, CRAI ak agertu direlarik: Centro de recursos para el aprendizaje y la investigación.
-          Giza baliabideak Ikt-en heziketa antolaketarako:
  Zuzendaritza taldeak, ikt-en koordinatzaileak eta informatikako teknikoak honetaz arduratzen dira eta oso paper garrantzitsua jokatzen dute, eskoletan Ikt-ak txertatzeko eta hauetara moldatzeko orduan.   

miércoles, 12 de octubre de 2011

HEZKUNTZA TEKNOLGIA MUNDU TEKNOLOGIKO BATEAN

        Teknologiaz hitz egiterako garaian, zenbait ekintza aurrera eramatea errazten diguten tresnaz ari gara, aurrerapen bati buruz hitz egiten ari gara. alegia. Hori dela eta, honen inguruan dugun ikuspuntu berritzaile hau arriskutsua izan daiteke hezkuntzarekin erlazionatzen dugunean, izan ere, askok pentsa dezakete teknologiaren erabilerak zerbait egiterako garaian hobekuntza bat ekarriko duela eta modu tradizionala ez dela erabilgarria. Horregatik, argi eduki behar da zer den benetan teknologia eta nola erabili behar den alor bakoitzean. Teknologiaren inguruan teoria ezberdinak daude, eta norberak kontzeptu hau modu ezberdin batean uler dezake. Seattler-ek, adibidez, teknologia hitza ez du makinekin erlazionatzen, bere ustez teknologia jakintza zientifikoaren edozein arte praktikoa da. Finnen ustez, aldiz, teknologia makineria bati lotuta dago, eta baita sistema, gestio eta mekanismo ezberdinei ere. 
TEKNOLOGIAREN LAU FIGURAK. Aipatutako iritzi ezberdin horien aurrean, Alvarezek eta beste autore batzuek lau irudi ezberdin erakusten digute teknologiaren definizioa guri plazarazteko.
  • Teknologia artefaktualak. Hauen objetuzko dimentsioa unitate bat proporzionatzen dizkiotenak dira, espazio bat okupatzen dutenak.
  • Teknologia antolatzaileak. Tresna hauek ezin dira objetu batekin identifikatueta hurrengoak dira ezagunenak: taylorismoa, fordismoa eta toyotismoa.
  • Teknologia sinbolikoak. Teknologia mota hau sinbolo, irudi, zeinu, erritual eta errepresentazio topografikoekin eta geometrikoekin lotuta dago.
  • Bioteknologiak. Azken eredu honetan, bioteknologiak dira protagonistak, bizitza biologikoan eragiten dutenak. 
HEZKUNTZA TEKNOLOGIA ETA IKT-EN ERAGINA

           Alvarezen teorian iksui dugun bezala, IKTen erabilerak hezkuntzan abantail asko ditu baina kontuan izan behar da, honek ere alde txarrak era badituela. Bere iritziz, IKTen ondorioz, perspektiba historikoa galtzen dugu, testuinguruaren galera ere aipatzekoa da eta baita honek berarekin dakarkien erredukzionismoa ere, eta honekin batera betiereko porrota eta antsietate teknologikoa. Gaur egun teknologiaren beharra dago, hau da, edozer gauza egiteko ordenagailu edota tresna teknologikoen beharraren aurrean ikusten gara, honen laguntzarik gabe ezer egiten jakingo ez bagenu bezala. IKTen erabilera menpekotasun modura ikusten du azken puntu honetan Alvarezek, duela urte batzuk egiten ziren gauzak gaur egun IKTen laguntzarik gabe egiteko gai izango ez bagina bezala.