Mostrando entradas con la etiqueta Konpartitu.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Konpartitu.. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de enero de 2012

NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKT-EN LAGUNTZAREKIN?

         Lehenik eta behin, aipatu behar da IKT-en laguntza beharrezkoa dela irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak diseinatzeko. Honetan, egile tresna ezberdinak erabiltzea ezinbestekoa da, ikasketa-inguru dinamikoa sortzen laguntzen baitute. Helburuak, hezkuntza materialak formatu digitalean sortzea, kudeatzea eta argitaratzea dira eta unitate didaktiko digital osoak sortzea errazten dute.

         Moduluetan antolaturik daude. Eskola testuinguruan, matematikan,  ingurunea, plastika, atzerriko hizkuntza, soinketa … ikasgaietan.

         Irakasleek tresna hauek erabiltzeko prestakuntza edo formakuntza bat izatea komenigarria da, konplexutasun maila batekoak baitira. Gainera, ikasgeletan IKT-ak gero eta tresna ohikogoak bihurtzen ari dira eta horrek etengabeko prestakuntza eskatzen du.

         Gure ustez, eskoletan IKT-en erabilpena aurrerapen handia da, izan ere, sarean informazioa bilatzea eta elkarren artean trukatzea ahalbidetzen du. Honela, ikasleek ikasteko modu berri eta interesgarri bat da, probetxua atera beharrekoa. Baina, hauen erabilpenerako irakasleek neurri batzuk ezarri behar dituztela pentsatzen dugu, erabilera egoki baten alde.

         Hezteko Objektu Digital bat produzitzeko egokitu zaigun egile tresna “Ardora” izan da. Egile tresna honek hainbat gabezia dituela ikusi dugu. Batetik, erraz blokeatzen dela ikusi dugu eta bestetik, sortutako HOD gordetzeko garaian, nahiko konplexua dela iruditu zaigu.


 

ESKOLA ETA IKT AK ONDORIOAK.



Gaur egun bizi garen  informazioaren gizarte honetan,  abantailak eta desabantailak ditu . IKTak  hezkuntzara sartu izana oso pauso garrantzitsua dela uste dugu. 

IKTak eskolara sartzean hezkuntzan hainbat aldaketa sortu dira: metodologia, komunitatetako kideen arteko harremanak, gelen antolamendua, materiala… Horrez gain, ikastetxeen administrazio, antolamendu eta kudeaketan ere aldaketak eragin ditu. Hori dela eta,  beharrezkoa ikusten dugu irakasleek  formazio bat jaso behar dutela, izan ere, egungo irakasleek IKTen onurak jasotzeko haiek behar bezala erabiltzen jakin behar dute eta, horretarako, teknologiaren etengabeko aurrerapenera moldatzeko etengabeko prestakuntza behar dute.


IKTak eskoletara sartzearen beste ondorioetako bat  proiektu askoren   hasiera  ekarri du eta hainbat neurri hartzearen beharra sortu du Europa mailan, Espainia mailan eta EAE mailan. Urteetan zehar martxan jarri diren proiektuak eta hartu diren neurriak ikusirik EAE-k Europa eta Espainian martxan jarri diren proiektuez gain autonomia erkidegora hobeto egokitzen diren beste neurri batzuk hartu dira.