Mostrando entradas con la etiqueta Ulertu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ulertu. Mostrar todas las entradas

jueves, 20 de octubre de 2011

HEZTEKO OBJEKTU DIGITALAK


HEZTEKO= FUNTZIOA OBJEKTU=FORMA  DIGITALA= INFORMATIKA

Objetos basicos= OB , baliabideak dira( klarionak,)
Objetos de aprendizaje OA( ikaskuntza objektuak), objektu, soinu, irudiekin sortzen diren jarduerak, jarduera isolatuak dira, ez du testuingururik ( korruan abestea).
SD= sekuentzia didaktikoa, unitate didaktikoak dira ( gabonak, eguberriak).
PF= proiectos formativos, sekuentzia didaktiko askoz osaturikoa. ( asignatura osoa, urte osoko programa)

jueves, 29 de septiembre de 2011

BIDEOA: ESKOLA 2.0 EKIMENA

      Eskola 2.0ren helburu nagusia, eskoletako ikasgelen eguneratzeko beharrari erantzuna ematea da, eta hezkuntzaren mundua modernizatzea aurrerapausoak emanez.

     Eskola 2.0 ekimena 2009.urteko udaberrian sortu zen. Honakoa proiektu berritzailea delarik, IKT-en ezarpena dakar berarekin. Xede nagusia berrikuntzak ekartzea, hezkuntza modernizatzea eta XXI.mendeko ikasgelak sortzea da, bizi garen garaira egokituak.

     Eskola 2.0k berarekin dakarren berrikuntzen oinarrian, ikasle bakoitzari portatil bat ematea dago,  portatil hauek izango direlarik ikasleen lan tresna nagusietako bat. Miniportatil hauez lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleak eta  DBH-ko lehenengo eta bigarren mailetakoak hornituko dituzte. Horrekin batera, proiektoreen erabilera, wifi zerbitzua ikasgela barruan, multimedia gaitasuna denbora errealean etab. dakartza berarekin proiektu honek.
    Bestetik, esan behar da Eskola 2.0 ekimenaren oinarrian material eta formakuntza duten irakasleak egotea ezinbestekoa dela. Horretarako, hainbat baliabide daudelarik, hots, eskola 2.0ren inguruko irakasleei zuzendutako hainbat online ikastaro.
    Hala eta guztiz ere, esan beharra da eskola instituzioaz gain, familia ere arduratu behar dela beraien seme-alaben heziketa digitalaz.  Eskolek hainbat web orrialde eratu ditzakete bai guraso eta bai ikasleekin komunikatzeko, irteeren eta kontrolen emaitzen berri emanez esate baterako.
Metodo berriak behar dira eta ez honakoa:
"METODOS DEL SIGLO XIX EN LAS AULAS DEL SIGLO XXI"

martes, 27 de septiembre de 2011

ZEIN TRESNA TEKNOLOGIKOK LAGUNTZEN GAITUZTE LANKIDETZAN?

            Honako tresna teknologiko hauek lagundu gaitzakete lankidetza burutzerako orduan:


- Posta elektronikoa.
- Ordenagailuak.
- Table PC.
- Offimatika aplikazioak.
- Foroak.
- Hardware ezberdinak:  pen drive-ak adibidez.
- Wikiak: Informazioa eraikitzeko eta konpartitzeko sistema dugu,  jende ezberdinen artean informazioa modifikatu,editatu... daiteke. Entziklopediak, wikipedia esaterako.
- Sare sozialak: google plus, tuenti, twitter...
- Ikusentzunezko aparagailuak: bideoak, argazki makinak ...
- Karpeta partekatuak.
- LMS (moodle bezalakoak) ( Gela birtualak)
- Blogak.
- Internet.
- Arbel digital elkarreragileak., PDI.
- Bat-bateko mezularitza.
- Kronogramak.
- Artxibategiak partekatu.
- Egutegiak partekatu.

ZER DA LANKIDETZA IKASKUNTZA?

         Elkarren artean lan eginez ingurukoekin eta ingurukoetaz ikastea. Honela, denen artean lan egingo da, ideiak eta iritziak elkarbanatuz eta adostasun batera iritsiaz. Era honetan, bakoitzaren gaitasunak elkarren artean konpartituz eta batzuen gabeziak besteen gaitasunekin orekatuz.
        Taldekideen artean koordinazioa eta komunikazio eraginkorra egotea ezinbestekoa da lankidetza aurrera eraman ahal izateko. Lankidetza ikaskuntzan, taldekideak konprometituak eta arduratsuak izatea beharrezkoa da. Talde bakoitzaren barruan, taldekide bakoitzak rol desberdinak izaten ditu eta rol horiek elkarren osagarriak dira.

martes, 20 de septiembre de 2011

ZER DIRA IKT-AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE?

     IKT-ak informazio eta komunikaziorako teknologiak dira eta hezkuntzan paper garrantzitsu bat betetzen dute gaur egun.  Irakasleei klaseak ematerako garaian erraztasunak eskaintzen dizkiote, (informazioa bilatu, arbel digitalak direla medio …). Hezkuntza era berri batean jasotzeko aukera eskaintzen dute IKT.ek ikasleei, hezkuntza aktiboagoa bihurtuz, ikasleek era honetan, hezkuntzaren eraikuntzan ere parte hartuz (ordenagailuak, korreoa…). Honez gain, irakasleek jakin behar dute ikasleei teknologiak, internetek esaterako, ekar ditzakeen arazoak jakinarazten.
     IKT-ak lagungarriak dira baina ez beharrezkoak. Eskolaren antolakuntza kudeatzeko baliagarriak dira eta baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ere.

jueves, 15 de septiembre de 2011

HERRITARTASUN DIGITALA

Irakaslearen portaerak egokia izan behar du, ikasleen eredu baitira.
 
1- Ikasleei webean aurkitu ditzaketen arriskuen berri eman, ciberbullying... 
2-   Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea.  
          3- Sarbideko gako pertsonalak erabiltzean pribatutasunari eustea.








NATIBO VS INMIGRANTE TEKNOLOGIKOAK, ONDORIOZ TEKNOFILIA VS TEKNOFILIA

     Natibo teknologikoak txikitatik mundu teknologikoaren lekuko direlarik, orokorrean teknofilikoak dira. Hau da, teknologia berrien zaleak dira. Aldiz, inmigrante teknologikoak mundu berri baten aurrean daudela sentitzen dira, zailtasun gehiago dituzte kontzeptu berriak barneratzeko eta zenbaitetan aukera gehiago dute teknofobia beren larrutan bizitzeko, teknologia berri hauei nolabaiteko beldurra hartuz.

martes, 13 de septiembre de 2011

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUT ?

      Gaur egun, teknologia argiaren abiaduran berritzen ari den gizarte honetan bizi gara, hots, informazioaren gizartean. Hau guztia kontuan hartuta, hezkuntzaren arloan  ere aldaketa nabariak eman dira. Eskolek ere gizartearekin batera egin behar dute aurrera, teknologia berri hauekin bat eginez eta hauek ikasgeletan ezarriz. 


     Hau honela, gizartearen barruan, hezkuntza eta zehazki irakasleek paper garrantzitsua betetzen dute. Horregatik, irakasleek IKT-en inguruan formakuntza minimo bat izan behar dute eta teknologia berri hauen aurrean jarrera baikorra izan behar dute, ate berri asko irekitzen baitituzte gaur egun.


     Horretaz gain, kontuan hartu behar dute IKT-ak haien lanerako oso baliagarri suerte dakizkiekela (PDI, proiektoreak...). Ordenagailuak bihurtzen ari dira lehengo liburuen ordezkari nagusiak, internet zehazki eta beraz, irakasleak aurrerapausoak eman behar dituzte. 

     Informazio iturri nagusia egun, Internet da. Hau dela eta, maisu-maistrek baliabide horren abantailak aprobetxatu behar dituzte eta sarearen erabilera egokia egiten jakin behar dute. Ongi dokumentatu behar dira, ez lehen aurkitzen duten informazio iturriarekin gelditu, era horretan ikuspuntu ezberdinak ezagutzen dituzte eta era askotako informazioak parekatu ditzakete.


     Irakasleek ikasleak hezi behar dituzte herritar digital onak izan daitezen eta mundu birtualean bizitzeko gai izan daitezen. Ikaskuntza prozesua dinamikoa eta aktiboa izan behar da, ikasleek teknologien erabilera era praktiko batean barneratuz, hori baita erarik eraginkorrena IKT.en funtzionamendua ikasteko.

   Irakasleek hainbat programa informatiko menperatzean, beren lanerako euskarri desberdinak erabil ditzakete lagungarri gisa, esate baterako, power point, excell, word, g-mail, foroen erabilera ...


     Bestalde, irakasleek bilerak prestatzen dituztenean euskarri teknologikoak, arbel digitalak, kainoiak eta tresna berrien ezagutzak oinarrizkoa izango da. Horretaz gain, irakasleak ikastaroetan parte hartuz bere formazioa aberastu dezake.