Mostrando entradas con la etiqueta Analizatu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Analizatu. Mostrar todas las entradas

martes, 18 de octubre de 2011

EGILE TRESNAK

Zer dira egile tresnak?

Egile tresnak multimedia lana eta lan konstruktibsta ahalbidetzen duten aplikazioak dira, era honetan ikaskuntza dinamikoa lortzen delarik. Egile tresnak modulu ezberdinek osatzen dituzte, hala nola, Ardora, Contructor, Cuademia 2.0,, Hot Potatoes, Jclic, webquest,miniquest, etab. Honako aplikazio hauek, errazak dira eta programatzen ez da jakin behar hau aurrera eramateko.
http://kontxaegiletresnak.wikispaces.com/1.+Zer+dira+egile+tresnak%3F
Ardora: Ardora irakaslegoari zuzenduriko informatikako aplikazioa da. Honen bidez irakasleak ikasleei zuzenduriko jarduerak sortzeko aukera dauka html formatuan. Egile tresna honek aukera ugari ematen ditu, hala nola, 45 jarduera mota ezberdin baino gehiago sortzea. Ezaugarriak: hikuntza ezberdinak ikasteko erabilgarria da.
Esteka:
 Math Worksheet.- Batez ere, matematika lantzeko erabilgarria da, bertan eragiketa ezberdinak landu ditzakezularik. Zuk nahi dituzun ariketak sor ditzakezu, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz.


Cuadernia 2.0: Cuadernia 2.0-k hezkuntzara bideratutako multimedia materialak sortzeko  eta zabaltzeko erabiltzen da. Ezagutza informatikoak ez dituzten irakasleak  erabiltzeko aukera dutelarik.  Helburua: unitate didaktiko elkarreragileak sortzea da.
Esteka:


Hot Potatoes ariketa hezigarriak sortzeko sistema bat da, ondoren webaren bitartez egin ahal izango direnak. Sor daitezken ariketak hainbat motatakoak dira: erantzun laburra, hautapen anitza, hutsuneak betetzea, hitz gurutzatuak, parekatzea eta bestelakoak egin daitezke programa honen bitartez.
Honako hau da bere esteka: 


Edilim: Formatu digitaleko liburua da eta orrialde ezberdinak dituzte, bai eduki teorikoekin bai eta jarduerekin ere. Testu eta multimedia artxiboak txertatzeko erabiltzen da eta oso erraza da erabiltzeko ( irudia, flash bideoa eta audioa). 







Squeak: Apliakzio honekin, animazioak eta joku errazak egin daitezke: Egile tresna aurreratua da.


Jclic: Jclic, multimedia ariketa hezigarriak sortzeko, burutzeko eta ebaluatzeko balio duen gunea da, honela Java plataforma garatzen delarik. Sofware aplikazio askea da, testuinguru operatzaile ezberdinetan garatu eta estandar irekietan oinarritzen dena.
Aplikazioaren esteka:

 Atenex contructor: Constructor,  eduki digital hezitzaileak sortzeko tresna garrantzitsua da. Egile tresna hau, era lokalean instalatu daiteke edota zerbitzari batean, eta Windows eta Devian sistemetarako bertsio ezberdinak ditu. Irakasleentzat bere erabilpena erraza da eta 53 ariketa eredu barne hartzen ditu. ( gurutzegramak, hizki zopak... dituelarik).  Bere erabilpena, nahiko xumea eta erraza da: objetu digital hezitzaile bat sortu, nahi dugun txantiloia eszenatokira eraman eta bertan haren parametroak eraldatzen ditugu. Extremadurako elkarte hezkuntzak sortutako plataforma da eta ikusentzunezko materialak sortzen dituzte besteen artean.

Esteka:

WebQuest.- Informazioa bilatzeko metodologia da non errekurtso gehienak Webetik ateratzen diren.   Hauek pentsamendu goreneko prozesuak sortzen dituen jarduera  baten inguruan sortzen dira, eta pentsamendu sortzailea, kritikoa, problemen ebazpenetan edo iritzi, laburpen edo analisien azalpenetan oinarritua izan daiteke. Informazio bilaketa eta eraldaketa lantzeko jarduera pedagogikoa da eta atal prefijatu batzuk ditu.



Miniquest: Wordquesten bertsio laburragoak dira, hiru pausotara mugatzen direnak. Hauek heziketa moduluak dira eta irakasleek diseinatzen dituzte, haien ikasleentzat transmititu ahal izateko. Honela, ikasleen pentsamendu kritikoa zabaltzeko aukera ematen dute eta hauen ezagutza aberasteko aproposak dira.
http://www.todopps.com/plantilla-mini-quest.html
Malted: Unitate digitalak sortzeko langailua da eta hizkuntzak lantzeko erabilgarria den egile tresna bat da.

martes, 11 de octubre de 2011

GORPUTZ HEZIKETA LEHEN HEZKUNTZAN

Jakin badakigu, IKT-ek erraztasun asko ematen dizkigutela jakintza arloetako edukiak lantzerako orduan.

Gure kasuan, Gorputz Heziketa lantzeko metodologia aztertu dugu Lehen Hezkuntzan. Hiru zikloei egokitua dagoen baliabidea daukagu honako hau.

      -   Aplikazioari dagokionez, honakoa ikus daiteke:

Haurrek beraien gorputza ezagutzeko bide bat eskaintzen du. Aplikazio honetan, haurrek honakoa ikasten dute:
- Kirol ezberdinen inguruko arauak ikasi.
- Gorputzeko atalak ezagutu, anatomia landuz.
- Kirolak eta osasuna.

 Aplikazio hau egokia da lehen hezkuntzarako haurrei ikasketa errazagoa edo motibagarriagoa egiten baitzaie ikus-entzunezko baliabideei esker. Marrazki askoz lagunduta dago eta hori erosoa da. Gainera, ondoren irakurritakoaren gainean ariketak egiteko aukera eskaintzen die: letra zopak, gurutze gramak, sailkapenak, marrazkiak etab. eta beraz, haurrei motibatu egiten die eta entretenigarria da aldi berean.

martes, 27 de septiembre de 2011

ZEIN TRESNA TEKNOLOGIKOK LAGUNTZEN GAITUZTE LANKIDETZAN?

            Honako tresna teknologiko hauek lagundu gaitzakete lankidetza burutzerako orduan:


- Posta elektronikoa.
- Ordenagailuak.
- Table PC.
- Offimatika aplikazioak.
- Foroak.
- Hardware ezberdinak:  pen drive-ak adibidez.
- Wikiak: Informazioa eraikitzeko eta konpartitzeko sistema dugu,  jende ezberdinen artean informazioa modifikatu,editatu... daiteke. Entziklopediak, wikipedia esaterako.
- Sare sozialak: google plus, tuenti, twitter...
- Ikusentzunezko aparagailuak: bideoak, argazki makinak ...
- Karpeta partekatuak.
- LMS (moodle bezalakoak) ( Gela birtualak)
- Blogak.
- Internet.
- Arbel digital elkarreragileak., PDI.
- Bat-bateko mezularitza.
- Kronogramak.
- Artxibategiak partekatu.
- Egutegiak partekatu.