Mostrando entradas con la etiqueta Sakondu.. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sakondu.. Mostrar todas las entradas

miércoles, 30 de noviembre de 2011

TEKNOLOGIA HEZITZAILEA DIZIPLINA PEDAGOGIKO GISA




1. Diziplina pedagogiko gisa teknologia hezitzailearen eraikuntza, XX.mendean zehar
-Teknologia hezitzailearen sustraiak: Ipar Amerikako prestakuntza militarra 40.hamarkadan. Estatu Batuetan prestakuntza militarra eman zen Bigarren Mundu Gerran parte hartzen zuen bitartean. Honen ezaugarri nagusietako bat baliabide tekniko aurreratuak erabiltzen hasi zirela izan zen, aitzindariak bihurtuz horretan. Teknologia hezitzailea, hiritar ugari soldadu prestatuak bihurtzeko beharrari erantzuteko sortu zen.
-50. eta 60. hamarkadak: ikusentzunenganako miresmena eta eragin konduktista. Hiru arrazoi tarteko:
·        Mass mediaren hedapena eta eragin soziala: tv, komunikabideak …
·        Gizakiaren inguruko ezagutzen garapena psikologia konduktistaren baitan.
·        Ekoizpen industrialaren metodo eta prozesuak.
- 70.hamarkada: teknologia hezitzaileak (TE) ikuspegi tekniko arrazional batetik hezkuntzaren diseinu eta ebaluaziorako. Horretaz gain, aldizkari ugari publikatzen dira teknologia hezitzaileetan adituak. TE-en hedapena ematen da Britania Handian eta Estatu Batuetatik at herrialde askotan. Tradizionalki, hiru etapa bereizten dira teknologia hezitzailearen garapen gisa, 80.harmarkadaraino: hasiera batean, TE-ak makina ezberdinen“ ikaskuntzarako laguntza gisa”; ondoren, ikasgeletan ematen den ikaskuntzarako laguntza gisa, eta azkenik, hezkuntzaren ikuspegi sistematiko gisa.
-80. eta 90. hamarkadak: TE-ek hezkuntzan zuten erabilpenaren inguruko kritika, hausnarketa, deskalifikazio garaia izan zen, nolabaiteko krisialdi bat izan zuen.
2. Teknologia hezitzailearen berkontzeptualizazioa giza zientzia multidiziplinar eta kritiko batetik
XXI.mendean teknologia hezitzailea birformulazio prozesu bat bizitzen ari da informazio eta komunikazio teknologiek eta  curriculum kritikoaren eraginez. Teknologia hezitzailearen inguruko hainbat ideia honakoak dira: batetik, medioen, kulturaren eta hezkuntzaren ezagutza pedagogikorako gunea da; baita ere, kulturaren irakaskuntza eta helarazte prozesuak aztertzen dituen diziplina da; horretaz gain, teknologia hezitzailearen ikasketa metodoak eklektikoak dira.
Gaur egun, teknologia hezitzaileen inguruko ikerketa eremua, informazio eta komunikazio teknologien eta hezkuntzaren arteko erlazio eta elkarreragin harremanek osatzen dute. TE-en inguruko online aldizkariak ere badaude: adibidez “Journal of Technology in Education”.
3. Teknologia hezitzailea Espainian: jatorria eta garapena 
            Hezkuntzaren Lege Orokorraren (1970) bidez iristen da Espainiara TE eta hezkuntza zientzien institutuen sorkuntzaren bidez, ikusentzunezko baliabideak irakaskuntzan txertatuz. 80. hamarkadan bultzada handia izan zuen hezkuntzaren Ministeritzak eta autonomia erkidekoek sortutako hezkuntza programen bidez, ordenagailuak eskola sisteman txertatuz.
4. Hezkuntza objektu digitalerako diseiñu ekintzak 
 Espainiako administrazioak plan eta programa desberdinak bermatu ditu  ikasgeletan teknologia berriak erabiltzeko helburuarekin. Horrela, errenimendua  dakartzan konpetentzia digital desberdinak  lagunduz. Horretarako, multimedia material berriak beharrezkoak dira.  Eduki hauen kalitatea, erabilgarritasuna eta fidagarritasuna asko baloratuko dira eta, ondorioz, eduki eta zerbitzuetan aukera zabal bat eskaintzea garrantzitsua izango da gizartearen eskakizunei aurre egin ahal izateko.

    Azken urteetan hainbat programa digital sortu dira hezkuntza munduaren inguruan, horien artean garrantzitsuenak “AVANZA” planaren barnean sartzen diren “Interneta eskolan” eta “Interneta gelan” programak. Hauen helburua zerbitzu eta aplikazio pedagogikoak indartzea da, gainera, bi programa handi hauetaz aparte beste hainbat ekimen garatzen ari dira ikerketa eta garapena bermatu ahal izateko. Aipatutako bi programak hezkuntza sistemako maila guztietara dago bideratua.    Ondorioz, gauzak ikertzea ezinbestekoa izango da produktu berritzaileak eman ahal izateko.

5.Ondorioak
 Heziketaren kudeaketak aurrera eramaten ari diren plan hauek  oinarri izan behar dira  edukien antolakuntzan  eta sormenean, eta batez ere, ikasteko objektu digitalei zuzenduta egon behar dira planak. Horregatik, etorkizun batean teknologia desberdinetako edukiak handitzeko aukera emango digute: PC, bideojokoak, TV digitala, etab.
Hezkuntzari dagokionez, geroz eta garrantzitsuagoa da  berrabiltzeko  eginak egon behar direla. Hori dela eta, askok esaten dute  gauza berriak ikertzea eta  berebizikoa dela  soluzio desberdinak  edukitzeko. Hau da,  ingurune egoki bat  sortzea beharrezkoa non iniziatiba eta proposamen guztiak kontuan hartzen diren. Egun, erabiltzailea eroz eta desberdinagoa da, lehen testu desberdinak irakurtzen zituzten  baina orain hauen erreprodukzioa  eta sorkuntza prozesuan ere parte hartzen dute.
 Agente guzti hauengatik  ere beharrezkoak dira produktu gehiago  eta guzti honek  ahalbidetuko du produktu berriak  eta anitzagoak egitera.

martes, 27 de septiembre de 2011

"MARCO ESTRATEGICO DE ESUKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN EN LA ESCUELA" TESTUAREN LABURPENA

EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994). “Europa martxan informazioaren gizarteruntz”, plana martxan jarri zuen. Bangemana informea
Plan info XXI (2000). Internet bultzapena Espainia atzeratuta zegoelako.
(1999). Iniciativa 2000tres. Euskal Herriko eskolei zabaltzea teknologia berria.
(1996). Europa a la vanguardia de la so ciedad de la información. Hezkuntzak garrantzia handia hartu zuen, aldaketa eman behar zelako, teknologiaren laguntzaz.
(2003). Comisiòn Soto. Adituen talde bat, burua merkatal enpresa. Komisio bat egin zen (HP enpresa). Ordenagailuak, gelan egon behar ziren ikasleekin batera. Informatika gelaren murriztea. Ordenagailuen normalizazioa.
(2000-2004). Plan Premia I azpiegiturak, baliabideak eta errekurtsoak eman eskolei.
(2004tik aurrera). Plan Premia II aurreko baliabideak hobetzea.
(1999). eEuropa bultzatu. Mugimendua Europa guztira zabaldu. Lisboa estrategia.
(2004). Educación.es. Estatuto akronimoak: helbideen kontrolerako
(2002). Azpiegiturak eta baliabideak eman eta irakasleak formatu internet munduan. “Plan Euskadi en la sociedad de la información (PESI)”
(2000). eEurope .Garai digitala eta online bermatzea. Acceso a Internet.
(2005). Informazioaren munduan, IKTak sartzea. Gela normaletan. Avanz@ ordenagailua erosteko familiei diru-laguntzak eskaini.
(2007) Dekretu 175/2007. LOEren aplikazioa, konpetentzia gehiago sartuz.
(2000). Elearning eContenidos Distantziaz ikastea, aparatu teknologikoaren bitartez, interneti garrantzia emanez.
(2006). LOE. Konpetentzia digitala baliabideak eta formakuntza  sustatu.
(2010). PESI2. Ordenagailu, teknologien erabilera eskasa egin dela ohartu ziren eta hau ekiditeko, plangintza aldakuntza.
(2005). Iniciativa 2010. EEuroparen segida. Formakuntza pedagogikoak garrantzia.
(2009) Avanz@2.
Escuela 2.0
(2010). Modelo de madurez tecnológica de centro educativo. Inplikatu teknologian formatuz, bileretan ere erabilita… Horrela dirua irabaziko zutelarik baina dirua agortu egin da eta gobernu aldaketa egon da.
-
-
Eskola 2.0
-
-
Premia III. Doblaciòn según necesidades.
-
-
Garatu plana. Plan de percepcionamiento. Formación continua (2000/…)

lunes, 26 de septiembre de 2011

KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMATIKOA ESKOLAN

Lehen esan bezala gizartea aurrera doa eta horrekin batera alfabetizazio berriak sortu dira: audiobisuala ( oinarrizko ezagutzak izatea), teknologiko edo digitala (hardware eta software maneiatzen irakatsi), informaziozkoa ( tresna teknologikoak nola erabili, eta horien bitartez informazioa nola aztertu, bilatu, birmoldatu …)

Hori horrela izanik, ikastetxeen  helburua  haur eta gazteak teknologia berrien erabiltzaile kontziente eta kritiko gisa prestatzea izango da. Horren arabera, multialfabetizazioaren lau dimentsio bereiz daitezke:

-Dimentsio instrumentala: Hardware eta software erabiltzen jakitea.

-Dimentsio kognitiboa: datuen bilaketa, aukeraketa, eraldaketa…

-Dimentsio sozioaktitudinala: teknologiarekiko jarrera arrazionala edukitzea

-Dimentsio axiologikoa: balore etikoak teknologiarekiko eta komunikazioarekiko

Informatzeko , komunikatzeko eta adierazteko konpetentziak.

            IKT-ak, ikaskuntzako hainbat lanen ezarpen praktikoa eta garapena ahalbidetzen du. Ikasgela bateko ikasleak ordenagailuen bidez lan egiten badute, irakaslearen papera eta irakaskuntzaren metodologia aldatu egiten da. Horrez gain, ikasleek ez dute interneten aritzeko ohitura eta esperientzia berdina, hortaz ikasgelako erritmoa moteldu egiten da. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleak metodologia malguagoa eta banakako arreta ezartzea.

Honenbestez, hiru konpetentzia eremu bereizten dira:

-informazioa eskuratzeko eta ulertzeko gaitasuna: interneten bidez, informazioa bilatu, aurkitu eta ulertzen jakitea.

-Informazioa komunikatzeko eta adierazteko gaitasuna: hizkuntza ezberdinen bitartez espresatzen jakitea, forma sinboliko eta teknologikoak. ( webguneak landu, blogak, multimedia aurkezpenak…)

-Interakzio sozialaren gaitasuna: sareko baliabideen bitartez sozialki komunikatzen eta erlazionatzen jakitea ( email, foro…)

Irakasleek teknologia digitalaren aurrean dituzten erronkak

Erronkak bost puntutan laburbiltzen dira:

-ikasleak informazio ugari du: irakasleak gehiegizko informazioa hori berreraikitzen irakatsi behar die.

-Ikasleak hobeto menperatzen eta ulertzen dituzte teknologia berriak.

-Irakasleak ez du soilik informazioa transmititu behar , teknologiaren bidez egin       beharreko jarduerak, edukiak eta helburuak planifikatu behar ditu.

 -Ikuspegi konstruktibista batean Ordenagailuen bidez irakastea , ikasgelako irakaskuntza kudeaketaren konplexutasuna areagotzen du.

-Teknologia erabili elkarlaneko ikaskuntza prozesuak sortzeko irakasle eta ikaslearen arteko komunikazioa erraztu.

Hezkuntza eredu berritzailea: IkT-ren erabilera

Askotan uste izan da , teknologiaren presentziak hezkuntzaren hobekuntza ekartzen eta ikasleen ikaskuntza errazten duela. Izan ere, irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte baina hezkuntza tradizionala mantenduz.

IKT-ak izan behar duen erabilera:

-  Informazioa aurkitu, birmoldatu, formatu ezberdinetan sortu, objektu digitalak maneiatu...

-    Taldekako zein indibidual lanetarako baliagarria.

-    Denbora neurtu , ariketa eta taldeak antolatu.

- Gaitasun informatikoaren prozesuak aldi berean,  dimentsio instrumentala,                      kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa garatu behar ditu.

-  IKT  ez da ohikoa den ikaskuntzaren prozesutik kanpo kontsideratu behar


- Ordenagailuaren bidezko jarduerak,  curriculumaren helburu    eta edukiekin  bat etorri behar dira.

NATIBO DIGITALAK, IMMIGRANTE DIGITALAK

Gizarteak aurrera egin ahala, ikasleek ere hala egin dute. Beraz, esan daiteke egungo ikasleak teknologiarekin batera hazi direla. Honenbestez, immigrante digitalak eta natibo digitalak bereiz daitezke.

Immigrante digitalak, ez dira egungo gizarte digital/ teknologikoarekin batera hazi, baina zenbait egoeratan aspektu teknologikoetara egokitzen dira , lehenaldiko metodoak alde batera utzi gabe.

Beraz  irakasleak (immigrante digitalak) , egoera honi aurre egiteko metodologia eta edukietan aldaketak ezarri beharko ditu:

-Metodologiari dagokionez, irakasleak ikasleen komunikatzeko estilo eta hizkuntzara egokitu beharko  dira  , era azkarrago batean joanez .

-Edukiei dagokionez, bi mota bereizten dira:

  -Legatua: tradizionala, hau da, idatzien ulermena, pentsamendu logikoa, idazmena, irakurmena….

   -Etorkizunekoa: teknologikoa eta digitala (software , hardware, nanoteknologia…)