martes, 4 de octubre de 2011

ELKARLANEKO IKASKUNTZA ETA IKT-AK

IKTak  gure ikasgeletan txertatzean,  hiru ikuspuntu ezberdinetan sailkatu izan dira:

Trebakuntza prozesua edo Computer Aided Instruction (CAI): ikasketa prozesuak, edukien jabetza mekanikoan oinarrituko dira, honela aurrera eramango dituzten programak, EAOak izango direlarik.

Lan prozesu kooperatiboak edo Computer- Supported Cooperative Work (CSCW): ordenagailuekin eta kooperazioan oinarritutako ikaskuntza da honako perspektibak lantzen duena. Taldean eta koordinaturik lan egitea bultzatzen du.

Elkarlaneko prozesuak edo Computer Support For Colavorative Learning (CSCL):elkarlaneko prozesuei esker, taldean eta baita indibidualki ere garatuko dira ikasleak eta honela kontzeptu berriak landuko dituzte eztabaidari esker, ingurukoen iritziak barneratuz, haien iritziak emanez etabar. Dena den, pertsona bakoitzak bere ikaskuntzaren arduradun izaten saiatu behar du.

  ELKARLANEAN IKASTEN DUGU ETA ELKARLANA EGITEN DUGU IKASIZ.

Konstruktibismoan eta ikaskuntza bere osotasunean, prozesu sozial bezala ulertzen da.

1.  Elkarlana eta kooperazioa: Bi termino hauek oso ezberdinak dira: Ikaskuntza kooperatiboa talde txikietan egongo den interakzioari deituko diogu, elkarlaneko ikaskuntza talde lanaren sinonimoa ez den bitartean. Hainbat baldintza betetzen direlarik elkarlaneko ikaskuntzan: taldeko arrakastarako independentzia pertsonala, taldeko zein ardura pertsonala, gaitasun sozialen erabilera egokia… bereizten ditugularik. Honela, ikaskuntza kooperatiboan irakaslearen irudia beharrezkoa den bitartean, elkarlaneko ikaskuntzan haurrek autonomia handiagoa izango dute lan egiterakoan.

                Ikaskuntza kooperatiboan zein elkarlaneko ikaskuntzan, “paradigma sozio- contructivoa “dagoela aipatzekoa da.
           Prozesu pedagogikoa ulertzea funtsezkoa da honako korronte honetan, bi zutabeak hauek direlarik: ikaskuntzaren psikologia eta hezkuntzaren sorkundea.

3. Hezkuntzaren sorkundea:
              Korronte honek, curriculumaren garapenerako dauden ezaugarrietan oinarritzen da, honela errealitatea gertutik erakusten duelarik. Ikaskuntzak, hezkuntza prozesu batean ematen dira,  errekurtso teknologikoak nola gidatu arazo nagusia direlarik. Honela, CSCLetara hurbiltzen gara era konplexu batean.

CSCL PROZESUEN DISEINU ETA GAUZATZERAKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK.

1. CSCL prozesuentzako inplementazioak: BERSATIDE
Erreminta honi esker, egindako lanaren ondoren dugun esperientzia erakutsiko digu. Ondoren, hausnarketa, bilaketa, diseinurako eta errekurtso zein garapen ezberdinetarako inplementaziorako garaia izango da. Hau dela eta, 8 fase bereiziko dira, testuinguruaren analisitik, berrikuspena egin arte.

2. Elkarlan teknikak: Oso loturik daude CSCLekin. Elkarlan teknikak definitzeko oinarrizkoak dira hauen ezaugarriak: irekiak dira, taldean egiten direnak, elkarren arteko ardura dakartzate, prozesuari asko begiratzen zaio azken produktuari baino gehiago, ikasle eta irakasleen arteko harremanak bultzatzen ditu eta batez ere, ikasleek proposatutako kontzeptuetan oinarritzen dira ikaskuntza garaian. Teknika ezberdinen artean, Jigsaw-a (ardura indibiduala taldearen aurrean), brainstorming-a (hausnarketarako teknika paregabea delarik) edota piramidea (arazoen aurrean erantzun bat bilatzea, taldean) ditugu.

  TEKNOLOGIAREN LABERINTOAN, BIDE BATEN BILA.

GSIC-EMIC egindako hainbat ikerkuntzen ondoren, honako hau jakin dezakegu teknologiei buruz( erreminta oso baliagarria delarik)
Hauen erabilera sinplea eta erraza izan behar du eta materialen zein edukien berrerabilpena baimendu behar dituzte. Informazioak eta materialak antolatzen lagundu behar du. Ikasleen ebaluazioa erraztu behar dute. Beste abantaila asko baditu ere.
CSCL inguruari aplikatzeko erreminta asko existitzen diren arren, ez da honi dagokion soluzio teknologikorik aurkitu, dena den, Wiki-ak aukera ona izan daiteke.

  EBALUAZIORAKO ESTRATEGIA BERRIAK.

              Ebaluatzeko modua ere aldatuko da ordenagailuak eta teknologia berriak geletan sartzen direnean, honela metodologia berriekin batera, ebaluazio irizpide berriak moldatu beharko dira. Horregatik, ebaluatzeko moduak ere aldatuko dira, ebaluatzeko modu kualitatiboak eta kuantitatiboak agertuko direlarik. Honekin batera, ikasleak ebaluatzeko era ezberdinak onartzen dituen sistemaren alde egingo da. Hauen gaitasunen arabera egingo delarik azterketa eta honela ikerketarako ere interesgarria izango da. 

“LA TECNOLOGIA Y EL APRENDIZAJE EN LAS AULAS DE LAS ESCUELAS PARA EL PENSAMIENTO”testuaren laburpena

      Pentsamendurako  Eskolen proiektua honetan datza: helburua curriculuma berrantolatzea da, baita hezkuntza, ebaluaketa, garapen profesionala, eta komunitatearen parte hartzea ere, era honetan, ikasleei lagunduz gaitasun eta konfiantza nahikoak lortzen XXI.mendean aurrera ateratzeko.

        Pentsamendurako eskolen ezaugarri batzuk honakoak dira: ikasten ikasteak eta pentsamenduak, oinarri kognitibo sendo bat behar dute ikasgai desberdinetan. Ikaskuntza komunitate bat ezartzeko beharra azpimarratzen dute, irakasle eta ikasleek helburuak lortzeko ardura elkar banatzen dutelarik.

        Benetako ezagutza barneratzeko, ikasleek, talde lanean, ikerketa eta azterketa luzeak burutzen dituzte problema garrantzitsuen inguruan. Pentsamendurako Eskola hauetan, teknologia modernoei garrantzia eman eta ikasleek teknologia berriak eta tradizionalak txandakatzen dituzte. Teknologia honetarako erabiltzen dute eskola hauetan:

- Problema garrantzitsuak aurkezteko ikasgelan: ikasleek problemak testu eran baino hobeto ulertzen dituzte bideo eran esaterako, dinamikoagoa baita, eta informazio bisual eta espazialarekin, irudikapen zehatzagoak egitea ahalbidetzen diete haurrei, hauen ulermena erraztuaz.
Problema konplexuei irtenbidea bilatzea (arrano populazio bat salbatzeko zer egin esate baterako) da programa hauen helburua, era honetan, printzipio sakonen ulermena bultzatuz. Talde lanean lanari esker, hainbat balore barneratzen dituzte ikasleek. Ikasleek CSILE bezalako datu base komunak erabiltzen dituzte, problemak proposatu eta komentatzeko elektronikoki.

- Baliabideen inguruko ekarpenak egiteko, ikasleen ikaskuntza bultzatuz:   Ikasleek beren komunitateko ekintza errealetan parte hartzen dute. Software ezberdinen bidez, elementu ipuinen elementu afektiboak ikas ditzakete, baita idazmena landu ere. Internet erabiltzen dute informazio iturri gisa.

- Berrelikadura, hausnarketa eta errepaso aukerak eskaintzeko: ikasleen ideiak berrelikatzeko aukera eskaintzen du eta baita, beren ezagutzak birpasatzeko aukera ere; horren adibideetako bat SMART seriea izan daiteke. CSILE erabiliz, ikasleek beraien ideien berrelikadura handia lor dezakete.
Curriculumean oinarritutako neurketa (CBM), ebaluazio sistema bat da zeinak ikasleak ikasi duenaren inguruan jarraipen bat egitea ahalbidetzen duen. Hilabetero zenbait aldiz, ebaluazio froga txikiak egiten dituzte ikasleek, konputadora ondoren grafiko batean datu horiek interpretatuz joango delarik.

- Ikasgelaren isolamendua gainditzeko, ikasleak eta irakasleak komunitatearekin eta munduarekin konektatuz: Pentsamendurako Eskolen helburuetako bat ikaskuntza komunitate bat sortzea da, eta bertako integratzaileek lana elkarrekin egitea ikasgela barruan, eta ikasgelaz kanpoko beste batzuekin ere konektatzea. 
    Teknologiek, irakasle, ikasle eta komunitatearen arteko lankidetza edo elkarlana hobetzen dute. Bide bikoitzeko bideokonferentzien erabilerak, ikasleei urruneko beste leku batzuekin konektatzea ahalbidetzen die. Irakasleentzako sareak sortu dira, hauek beste irakasleekin hezkuntzaren inguruko debateetan parte har dezaten.
­
      

“FUNDAMENTOS DE LAS REDES DE ORDENADORES” testuaren laburpena

        Ordenagailuen sarea, hardware ekipo ezberdinen multzoari esaten zaio, baliabideak elkarbanatzeko komunikazio sare baten bitartez.  Hasieran,  helburu militar zorrotzak zituen ARPANET-etik, pixkanaka garatuz, NSFNET-era pasa zen, azkenik, egungo jabetza publikokoa den INTERNETERA iritsi gara.
Erabiltzaileek informazio bolumen izugarria, era egoki batean kudeatzen eta maneiatzen jakin behar dute, tresna ezberdinen laguntzaz. Ordenagailuen sareei esker, batetik, kostu asko aurrezten dira, eta bestetik, eraginkortasunaren eta produktibitatearen igoera nabaria ematen da.

ORDENAGAILUEN SAREA OSATZEN DUTEN ELEMENTUAK
Ordenagailuen sare bat funtsean bi elementuk osatzen dute, hots, hardware eta software elementuek. Batetik, hardwareak, ekipo informatikoek osatzen dituzte (inprimagailuak, ordenagailuak eta periferikoak orokorrean) eta baita sarearen elektronikak ere (konmutatzaileak…).  Software elementuak berriz, komunikazioaren sare fisikoaren gain lana onartzen duten protokolo eta zerbitzuek osatzen dute, eta zerbitzariak eta bezeroak bereizten dira. Ordenagailuen prestakuntza konputazional eta tamainari erreferentzia eginez, host (languneak, ikerkuntza eta garapenerako), PC ordenagailu pertsonalak ( offimatika lanetarako) eta sare terminalak.
Hainbat elementu bereizi daitezke ordenagailu batean: interfaza, modem-a, kontzentratzailea, konmutadora, routerra, zubia, transzeptorea, ziria, eta pasabideak.

ORDENAGAILUEN SARE MOTAK

·         Sarearen luzapena edo hedadurari dagokionez, honako sare motak daude:
- Area lokaleko sareak (LAN)
- Eraikinaren areako sareak (BAN)
- Campuseko sareak (CAN)
- Metropoliko areako sareak (MAN)
- Area zabaleko sareak (WAN).

·         Sarearen abiaduraren arabera, honakoak bereizten dira:
        - Abiadura motela: Ethernet motako sareak (LAN eta BAN)
        - Abiadura ertaina: CAN eta baita MAN ere.
        - Abiadura azkarra: WAN eta zenbaitetan, MAN.

·         Tipologiaren arabera:
Bost tipologia bereizten dira nagusiki: zuhaitza (kablea), autobusa (LAN), eraztuna (clusters, FDDI, Token Ring), maila eta izarra (hosts).
·         Erabilitako teknologiaren arabera:
Inguru fisikoaren arabera, sare desberdinak agertzen dira: harigabeak (espektro irratielektrikoak eta infragorriak) , zelularrak,  (zuntz optiko azkar bidez), elektrikoak (kobrezko hariak, ADSL), satelite bidezkoak etab.

KABLE INSTALAZIO EGITURADUNA
Hau, eraikin barruko kable bidezko komunikazio bitartekoei deitzen zaie, “cableado estructurado” izenez ezagunagoa dena. Kable instalazio horizontalak (solairu batekoak) eta bertikalak (solairu ezberdinetakoak lotzen dituztenak) bereizten dira.

BEZERO-ZERBITZARI ESKEMA: Zerbitzari bat urruneko ordenagailu bat da, sareko guneren batean dagoena, informazioa eskaintzen duena beste ordenagailu batzuen eskaerari erantzuteko. Bezeroa, bere ordenagailu lokalean dagoelarik, zerbitzariarekin komunikatzen da eta honi informazioa eskatu. Zerbitzariak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: imprimaketaren zerbitzua, artxiboena, datu baseena, Lotus Notes-ena, Web zerbitzuak etab.












lunes, 3 de octubre de 2011

INFORMATIKA 2

Sistema eragilea ordenagailuaren funtsezko softwarea da zeinak, hardware-gailuak kudeatzen dituen. Beraz, sistema eragileak garrantzi handia du, ordenagailuaren funtzionamendu egokia ziurtatzen baitu, bai eta ordenagailuaren hardware osagaiak kontrolatu ere (CPU, memoria…). Honenbestez, sistema eragileen oinarrizko funtzio hauek bereizten dira:
  •    Erabiltzailea eta ordenagailuaren arteko komunikazioa bermatu(bitartekari grafikoak erabiliz)
  •    Ordenagailuaren hardware-gailuak kudeatu ( disko unitateak, S/I portuak…erabiltzen dituzte)
  •    Disko fitxategiak kudeatu (informazioa konpartimendu logikoetan bildu)
  •    Erabiltzaileen programei laguntza eskaini ( beste softwareei zerbitzuak eskaini)
  •    Akatsen berreskurapena eta antzematea.

Sistema eragilea 3 mailako eskema hierarkikoan egitura daiteke, sistema informatikoaren erabileraren arabera: aplikazioak, sistema eragilea eta hardware , funtzio nagusia hiru mailen arteko komunikazioa bermatzea delarik. Edozein sistema eragileetan hiru osagai hauek bereizten dira:
  •  Nukleoak: CPUA kontrolatzen du eta exekutatu beharreko prozesuak kudeatzen ditu.
  • Zerbitzuak: Back groundean exekutatzen diren aplikazioak, erabiltzaileek sistema eragileen     baliabideak erabiltzeko aukera dute.
  • Komunikazio itzultzaileak: ordenagailuak ulertzen duen behe mailako makina lengoaira itzultzen ditu goi-mailako lengoaian idatzitako komandoak.

       Sistema eragileen bilakaera historikoari dagokionez aipatu lau belaunaldi bereizten direla, eta bertan ordenagailuak izatera iristen ez ziren konputagailuetatik ordenagailu pertsonalerako eboluzioa ematen dela.
Sistema eragileen ezaugarri nagusiak ondorengoak dira:
  •  Erabiltzaile- bitartekaria definitzea.
  •  Erabiltzaileen artean hardware banaketa eraginkorra bermatzea.
  • Erabiltzaileen artean datuak elkarbanatzea.
  •  Erabiltzaileen artean konputagailuaren baliabideak bermatzea.
  • S/I prozesuak erraztea.

Sistema eragileak ondorengo puntu hauetan sailkatzen dira:
  •  Erabiltzaile kopuruen arabera : erabiltzaile bakarrekoa/ askotarikoa
  • Ataza edo prozesu kopuruaren arabera: bakarrekoa/ askotarikoa/ askotarikoa eta denbora  partekatutakoa
  • Prozesadore kopuruaren arabera :bakarrekoa/ askotarikoa

Sistema eragileak 3 familia handietan banatzen dira:
  •          UNIX eta GNU/ LINUX-en sistema eragilea
  •          Microsoften sistema eragilea
  •          Bestelako sistema eragileak

INFORMATIKA 1

SARRERA:

Informatikan ( informazioa eta automatikaren lotura ) informazioa irudikatzeko bi modu daude: alde batetik analogikoa, zeinak bi egoeren Tarteko egoera guztiak irudikatzen dituen eta bestetik, digitala, 0-1 egoerak irudikatzen  dituenak. Hasiera batean, informatika , informazioa automatikoki kudeatzeko zientzia bezala definitu zen baina azken bi hamarkadetako garapenaren ondorioz, informatika, ordenagailuen zientzia modura definitu daiteke. Bestalde, ordenagailua informazioa kudeatzeko tresna programagarria da eta informazio datuen antolaketaz, prozesaketaz, transmisioaz eta biltegiratzeaz arduratzen da.

BILAKAERA HISTORIKOA  

Ordenagailuen bilakaerari erreferentzia eginez, hasiera batean ordenagailua kalkulu matematikoak burutzeko sortu zen. Informatikaren garapenaren oinarrizko ideia alogaritmikoa da, kalkulu bat egiteko jarraitu beharreko pausoak kalkulatzen dituen prozedura esaterako. Bestalde, 1801. urtean, Jacquardek lehenengo makina programagarria sortu zuen , ondoren 1833an Charles Babbagek makina analitikoa diseinatu zuen baina arazo teknikoak zirela eta, ezin izan zen funtzionamenduan jarri. Horren konponbidea XX.mendearen hasieran etorri zen, elektronika modernoaren garaian esaterako. Horren ondorioz, zeroak eta batak idazten dituen gailu elektrikoak eraiki ziren , pixkanaka hobetzen joango direlarik. Horrez gain, 1939. Urtean  lehenengo ordenagailu digital modernoak sortu ziren eta 1940.urtean huts balbuletan oinarritutako ENIAC garatu zen. Jarraian, lehenengo ordenagailu komertzialak diseinatu ziren.

ORDENAGAILUEN BELAUNALDIAK:

Lehenengo ordenagailuetatik gaur egungo ordenagailuetara, teknologiaren eboluzioa dela medio,  kapazitatean , abiaduran eta kostean hobetu dute.Ordenagailuen bilakaeran 5 belaunaldi bereizten dira:
  •     Lehenengo belaunaldia (1940-1958): erabilera zientifiko eta militarrerako huts balbulez osaturiko ordenagailuak ageri dira.
  •         Bigarren belaunaldia (1952-1964): transitoreak ageri dira huts balbulen ordez, lehenengo ordenagailu komertzialak ageri dira, COBOR eta FORTAN programazioak.
  •       Hirugarren belaunaldia (1964-1971): zirkuitu integratuak erabiltzen hasi, ordenagailuen etekina asko handitu eta lehenengo programa komertzialak  ageri dira.
  •       Laugarren belaunaldia (1971-1981) : oinarrizko elementuak zirkuitu integratu bakarrean biltzen dira, ordenagailu eta erabiltzaileen arteko komunikaziorako beharrezkoak diren periferikoak hobetu ziren.
  •        Bosgarren belaunaldia (1981): ordenagailuak gero eta potentzia handiagoa, software libreak geroz eta garrantzi gehiago, UNIX/GNU/LUNIX –en garapena…
  •      Grafikoak erabiltzen dira komunikaziorako  eta IBM enpresak izugarrizko  berrikuntza ekarri zuen, PC ordenagailu pertsonala sortu zuenean.

SISTEMA INFORMATIKOA : SOFTWARE ETA HARDWARE

Ordenagailuaren funtzionamendua maila ezberdinetan bereizten da; software , hau da osagai logikoak  eta hardware berriz, osagai fisikoak. Osagai fisikoetan, ondorengo hauek aurkitu daitezke: prozesadorea, memoria, S/I unitatea, kontrolagailuak, busak eta periferikoak. Osagai logikoak berriz, datuak, sistema eragileak eta aplikazioak biltzen ditu eta  ordenagailuen zati fisikoaren funtzionamendua bermatzen dute. Bi software mota bereiz daitezke, aplikazioetarako zuzendutakoa eta sistemaren softwarea.

WEB 2.0 ETA BERE ZERBITZUAK



Web 2.0, web 1.0 atzean uzten duelarik, 2006tik dator bere jatorria. Honekin batera, esan dezakegu,  internet  eta Weben munduan iraultza handi bat izan dela, bai  iragarkien iraultza eta batez ere iraultza sozial bat izan da. Web 2.0-k hainbat zerbitzu eta aplikazio eskaintzen ditu: blog-ak, wikiak, sare sozialak, podcasting, etiketak (tagging) , folksonomia, RSS, multimedia baliabideen partekatzea… erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkar- trukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
Web 2.0 erabiltzaileen parte hartzean eta informazio trukaketan oinarritzen da. Printzipio hauek ditu  oinarri: web-a plataforma gisa; taldeko adimena aprobetxatzea; datuak “Intel Inside” berria dira; softwareko bertsioen eguneratzearen amaiera;  erabiltzaile esperientzien aberastasuna. 

WEB 2.0-REN ZERBITZU DESBERDINAK:  

- Blog-a post-en sarrerak  bat-bateko argitalpena  ahalbidetzen duen web lekua da, eta irakurleek egileari komentarioak utziz.  Sarrera  bakoitzean etiketak jartzen dira.  Trackback-a berriz, blogger-bati beste blogger bati komentario bat uzterakoan, abisatzen duen sistema da. Blogger blog-ean idazten duen pertsonari deritzo. 

Wiki-a (wiki= azkar) beste web orri  edo web orrien multzo bat da, eta bertan sartzen edita dezake dagoen lekuak dagoelarik. Laburbilduz, web bat da non elkar-eraikina da nagusi eta erabiltzaile guztiek nahi dutenean informazio hori alda edo gehitu daiteke.   

- Etiketa, berriz, objektu digital bati atxikitzen zaion hitz gako bat da. “Social Bookmarking” bidez, interneteko erabiltzaileek  nahi dituzten web orriak gorde, antolatu (etiketatu), konpartitu eta bilatzen dituzte. 

- Folksonomia etorkizun batean errekuperatzeko helburua duen eta web helbide bat duen edozein eduki digitalen etiketa prozesuaren ondorioa da.Web-ean emandako gorakada handienetariko bat multimedia- edukiak gorde eta partekatzea errazten duten zerbitzuek jasan dute, hala nola, Youtube, Flickr edota Odeo. Gainera,  gehienetan, gordetako edukiak edozein blog edo web orritan ikusi ahal izateko aukera ematen dute.  
  
- Rss-ri esker, interneteko erabiltzaileek ez dute zertan etengabe gustoko  dituzten orrialde bisitatzen egon zerbait berria duten ikusteko, izan ere, bere irakurle programari esker automatikoki konektatzen da eta eduki berrien titularrak deskargatzen ditu, birus arriskuz kanpo.

WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA

Azken urteetan, weba hazten joan da eta gaur egun, milioka erabiltzaile dituen  informazioko espazioa bihurtu da. Web 2.0, etengabe garatzen ari den kontzeptu berria da. Denbora gutxian, web estatiko batetik (web 1.0), web dinamiko batera pasa gara (web 2.0) eta azken honek aukera izugarriak ematen dizkigu hezkuntzaren arloan.
Web 2.0ko  gauzarik nagusiena eta garrantzisuena erabiltzaileak dira,  izan ere beraiek izan dira datuen web-a, pertsonen web-a bihurtu dutenak. Sare sozial hauek aurrera eramateko erramintak, RSS edo Atom-ak, Folcosomia, zerbitzu eta aplikazioak … Web 2.0 hau osatzen dute.

Berrikuntza  hauek, era batean hezkuntzan eragin handia izan dute. Web 2.0, komunikazioan oinarritzen da, eta ondorioz hezkuntzaren oinarrietako bat komunean dute. Beraz, aukera hau alde batera uztea ez litzateke egokiena izango, potentzia honek, parte hartzea, lankidetza … lantzeko oso interesgarriak izango litzatekeelako.  

Erronka nagusienetako bat, informazioa bilatu, jaso eta ezagutzara eraldatzean datza. Gela digitalak erabiliz informazioa jaso eta partekatzeari dagokionez RSSak eta “Favoritos” delakoa aipatuko genituzke. Informazioa eskuragarria izateko aukera egokiena da. 

Informazioa sortu eta partekatzeari dagokionez aldiz, “Escritorio Virtual”ak erabili genitzake.Multimedia osagaiak
 ere multzo honetan sartuko genuke, bideoak eta argazkiak partekatzeko. Azkenik, blogak eta wikiak  aipatu beharko genituzke,izan ere, taldekideen artean eraikitzeko proiektua da

Ondorioz, web 2.0-k ekarritako berrikuntza guztiak eta honen ondorioz dakartzana, ezagutzak, elkarbanaketa, parte hartzea, hezkuntzan finkatzea ezinbesteko aukera da, hau ere garatu dezan.