lunes, 3 de octubre de 2011

WEB 2.0 ETA HEZKUNTZA

Azken urteetan, weba hazten joan da eta gaur egun, milioka erabiltzaile dituen  informazioko espazioa bihurtu da. Web 2.0, etengabe garatzen ari den kontzeptu berria da. Denbora gutxian, web estatiko batetik (web 1.0), web dinamiko batera pasa gara (web 2.0) eta azken honek aukera izugarriak ematen dizkigu hezkuntzaren arloan.
Web 2.0ko  gauzarik nagusiena eta garrantzisuena erabiltzaileak dira,  izan ere beraiek izan dira datuen web-a, pertsonen web-a bihurtu dutenak. Sare sozial hauek aurrera eramateko erramintak, RSS edo Atom-ak, Folcosomia, zerbitzu eta aplikazioak … Web 2.0 hau osatzen dute.

Berrikuntza  hauek, era batean hezkuntzan eragin handia izan dute. Web 2.0, komunikazioan oinarritzen da, eta ondorioz hezkuntzaren oinarrietako bat komunean dute. Beraz, aukera hau alde batera uztea ez litzateke egokiena izango, potentzia honek, parte hartzea, lankidetza … lantzeko oso interesgarriak izango litzatekeelako.  

Erronka nagusienetako bat, informazioa bilatu, jaso eta ezagutzara eraldatzean datza. Gela digitalak erabiliz informazioa jaso eta partekatzeari dagokionez RSSak eta “Favoritos” delakoa aipatuko genituzke. Informazioa eskuragarria izateko aukera egokiena da. 

Informazioa sortu eta partekatzeari dagokionez aldiz, “Escritorio Virtual”ak erabili genitzake.Multimedia osagaiak
 ere multzo honetan sartuko genuke, bideoak eta argazkiak partekatzeko. Azkenik, blogak eta wikiak  aipatu beharko genituzke,izan ere, taldekideen artean eraikitzeko proiektua da

Ondorioz, web 2.0-k ekarritako berrikuntza guztiak eta honen ondorioz dakartzana, ezagutzak, elkarbanaketa, parte hartzea, hezkuntzan finkatzea ezinbesteko aukera da, hau ere garatu dezan.

jueves, 29 de septiembre de 2011

SARE SOZIALAK

ZER DIRA SARE SOZIALAK?
Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten da eta bakoitzak bere profila sortzen du datu pertsonal batzuk eta dituen zaletasunak sartuta. Sare sozialak sistema irekia dira eta etengabe eraikitzen ari dira. Erabiltzaileei beste pertsona batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera eskaintzen diete.
ZERTARAKO BALIO DUTE HEZKUNTZAREN MUNDUAN?
            Sare sozialak hezkuntzan txerta daitezke eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Sare sozialak, tresna erabilgarriak izan daitezke baldin eta erabilera egokia ematen bazaie eta hezitzaileek, irakasleek eta gurasoek sare sozialak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren haur eta gazteak alor horretan behar bezala hezteko.
Sare sozialek hainbat abantaila dituzte: kooperazioa, sozializazioa, elkarlanean aritzeko aukera eta IKT-etara gerturatzeko aukera eskaintzen dute. Sare sozialei esker, ikasleek beraien artean informazioa partekatu dezakete, bai eta ikuspegi desberdinak mahaigaineratu ere. Gainera, haien artean  gai ezberdinei buruz eztabaidatu dezakete  besteen iritziak aintzat hartuz, eta besteen esperientzietatik asko ikasi dezakete. Desabantailak ere badituzte: pribatutasun eskasa esate baterako.
Web bidezko topagune hauek, belaunaldi berriek ikasteko moduan aldaketa ekarri dute, ikaskuntza elkarlanean egin daitekeelako eta edukiak sozializatzen direlako. Sare sozialek ikastetxe bateko irakasleen eta ikasleen jarduera guztiak leku bakarrean biltzeko aukera ematen dute, komunitate sentimendua areagotuz. 
Gainera, laneko giroa hobetzen dute eta komunikazioa erraztu. Hainbat talderen arteko lana koordinatzeko aukera ematen dute eta ikasleek gizartean izan behar duten portaeraren gainerako oinarrizko alderdiak irakasteko balio dezakete. Gazteek egunero eskuartean dituzten baliabide hauek eskolan erabiliz gero, ikasketa esanguratsua izango dela pentsatu behar du irakasleak.

Sare sozialen plataformak 
Twitter: Twitter sare soziala, gizarte-sarea eta mikroblogging zerbitzua da. Edozein erabiltzaileek ( adin handikoa izanda) erabil dezake eta mezuak haren jarraitzaile diren pertsonei agertuko zaizkie.

Twitter kontu bat egiteko, honako pauso hauek jarraitu behar ditugu:
-  Izengoitia, emaila eta pasahitza.
-  Perfila aldatu eta pertsonalizatu: informazioa, argazkiak...
-  Lagunak bilatu, jende famatua, ikertzaileak... jarraitu.
-  Zure lagunen berriak ikusi.

Hezkuntzari dagokionez, pedagogoen, ikertzaileen berriak ikusi eta haien informazioak zein ideiak komentatu... egin daitezke.


ZER DA WEB 2.0?

BIDEOA: ESKOLA 2.0 EKIMENA

      Eskola 2.0ren helburu nagusia, eskoletako ikasgelen eguneratzeko beharrari erantzuna ematea da, eta hezkuntzaren mundua modernizatzea aurrerapausoak emanez.

     Eskola 2.0 ekimena 2009.urteko udaberrian sortu zen. Honakoa proiektu berritzailea delarik, IKT-en ezarpena dakar berarekin. Xede nagusia berrikuntzak ekartzea, hezkuntza modernizatzea eta XXI.mendeko ikasgelak sortzea da, bizi garen garaira egokituak.

     Eskola 2.0k berarekin dakarren berrikuntzen oinarrian, ikasle bakoitzari portatil bat ematea dago,  portatil hauek izango direlarik ikasleen lan tresna nagusietako bat. Miniportatil hauez lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleak eta  DBH-ko lehenengo eta bigarren mailetakoak hornituko dituzte. Horrekin batera, proiektoreen erabilera, wifi zerbitzua ikasgela barruan, multimedia gaitasuna denbora errealean etab. dakartza berarekin proiektu honek.
    Bestetik, esan behar da Eskola 2.0 ekimenaren oinarrian material eta formakuntza duten irakasleak egotea ezinbestekoa dela. Horretarako, hainbat baliabide daudelarik, hots, eskola 2.0ren inguruko irakasleei zuzendutako hainbat online ikastaro.
    Hala eta guztiz ere, esan beharra da eskola instituzioaz gain, familia ere arduratu behar dela beraien seme-alaben heziketa digitalaz.  Eskolek hainbat web orrialde eratu ditzakete bai guraso eta bai ikasleekin komunikatzeko, irteeren eta kontrolen emaitzen berri emanez esate baterako.
Metodo berriak behar dira eta ez honakoa:
"METODOS DEL SIGLO XIX EN LAS AULAS DEL SIGLO XXI"

martes, 27 de septiembre de 2011

"MARCO ESTRATEGICO DE ESUKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN EN LA ESCUELA" TESTUAREN LABURPENA

EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994). “Europa martxan informazioaren gizarteruntz”, plana martxan jarri zuen. Bangemana informea
Plan info XXI (2000). Internet bultzapena Espainia atzeratuta zegoelako.
(1999). Iniciativa 2000tres. Euskal Herriko eskolei zabaltzea teknologia berria.
(1996). Europa a la vanguardia de la so ciedad de la información. Hezkuntzak garrantzia handia hartu zuen, aldaketa eman behar zelako, teknologiaren laguntzaz.
(2003). Comisiòn Soto. Adituen talde bat, burua merkatal enpresa. Komisio bat egin zen (HP enpresa). Ordenagailuak, gelan egon behar ziren ikasleekin batera. Informatika gelaren murriztea. Ordenagailuen normalizazioa.
(2000-2004). Plan Premia I azpiegiturak, baliabideak eta errekurtsoak eman eskolei.
(2004tik aurrera). Plan Premia II aurreko baliabideak hobetzea.
(1999). eEuropa bultzatu. Mugimendua Europa guztira zabaldu. Lisboa estrategia.
(2004). Educación.es. Estatuto akronimoak: helbideen kontrolerako
(2002). Azpiegiturak eta baliabideak eman eta irakasleak formatu internet munduan. “Plan Euskadi en la sociedad de la información (PESI)”
(2000). eEurope .Garai digitala eta online bermatzea. Acceso a Internet.
(2005). Informazioaren munduan, IKTak sartzea. Gela normaletan. Avanz@ ordenagailua erosteko familiei diru-laguntzak eskaini.
(2007) Dekretu 175/2007. LOEren aplikazioa, konpetentzia gehiago sartuz.
(2000). Elearning eContenidos Distantziaz ikastea, aparatu teknologikoaren bitartez, interneti garrantzia emanez.
(2006). LOE. Konpetentzia digitala baliabideak eta formakuntza  sustatu.
(2010). PESI2. Ordenagailu, teknologien erabilera eskasa egin dela ohartu ziren eta hau ekiditeko, plangintza aldakuntza.
(2005). Iniciativa 2010. EEuroparen segida. Formakuntza pedagogikoak garrantzia.
(2009) Avanz@2.
Escuela 2.0
(2010). Modelo de madurez tecnológica de centro educativo. Inplikatu teknologian formatuz, bileretan ere erabilita… Horrela dirua irabaziko zutelarik baina dirua agortu egin da eta gobernu aldaketa egon da.
-
-
Eskola 2.0
-
-
Premia III. Doblaciòn según necesidades.
-
-
Garatu plana. Plan de percepcionamiento. Formación continua (2000/…)

ZEIN TRESNA TEKNOLOGIKOK LAGUNTZEN GAITUZTE LANKIDETZAN?

            Honako tresna teknologiko hauek lagundu gaitzakete lankidetza burutzerako orduan:


- Posta elektronikoa.
- Ordenagailuak.
- Table PC.
- Offimatika aplikazioak.
- Foroak.
- Hardware ezberdinak:  pen drive-ak adibidez.
- Wikiak: Informazioa eraikitzeko eta konpartitzeko sistema dugu,  jende ezberdinen artean informazioa modifikatu,editatu... daiteke. Entziklopediak, wikipedia esaterako.
- Sare sozialak: google plus, tuenti, twitter...
- Ikusentzunezko aparagailuak: bideoak, argazki makinak ...
- Karpeta partekatuak.
- LMS (moodle bezalakoak) ( Gela birtualak)
- Blogak.
- Internet.
- Arbel digital elkarreragileak., PDI.
- Bat-bateko mezularitza.
- Kronogramak.
- Artxibategiak partekatu.
- Egutegiak partekatu.