jueves, 29 de septiembre de 2011

SARE SOZIALAK

ZER DIRA SARE SOZIALAK?
Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten da eta bakoitzak bere profila sortzen du datu pertsonal batzuk eta dituen zaletasunak sartuta. Sare sozialak sistema irekia dira eta etengabe eraikitzen ari dira. Erabiltzaileei beste pertsona batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera eskaintzen diete.
ZERTARAKO BALIO DUTE HEZKUNTZAREN MUNDUAN?
            Sare sozialak hezkuntzan txerta daitezke eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Sare sozialak, tresna erabilgarriak izan daitezke baldin eta erabilera egokia ematen bazaie eta hezitzaileek, irakasleek eta gurasoek sare sozialak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren haur eta gazteak alor horretan behar bezala hezteko.
Sare sozialek hainbat abantaila dituzte: kooperazioa, sozializazioa, elkarlanean aritzeko aukera eta IKT-etara gerturatzeko aukera eskaintzen dute. Sare sozialei esker, ikasleek beraien artean informazioa partekatu dezakete, bai eta ikuspegi desberdinak mahaigaineratu ere. Gainera, haien artean  gai ezberdinei buruz eztabaidatu dezakete  besteen iritziak aintzat hartuz, eta besteen esperientzietatik asko ikasi dezakete. Desabantailak ere badituzte: pribatutasun eskasa esate baterako.
Web bidezko topagune hauek, belaunaldi berriek ikasteko moduan aldaketa ekarri dute, ikaskuntza elkarlanean egin daitekeelako eta edukiak sozializatzen direlako. Sare sozialek ikastetxe bateko irakasleen eta ikasleen jarduera guztiak leku bakarrean biltzeko aukera ematen dute, komunitate sentimendua areagotuz. 
Gainera, laneko giroa hobetzen dute eta komunikazioa erraztu. Hainbat talderen arteko lana koordinatzeko aukera ematen dute eta ikasleek gizartean izan behar duten portaeraren gainerako oinarrizko alderdiak irakasteko balio dezakete. Gazteek egunero eskuartean dituzten baliabide hauek eskolan erabiliz gero, ikasketa esanguratsua izango dela pentsatu behar du irakasleak.

Sare sozialen plataformak 
Twitter: Twitter sare soziala, gizarte-sarea eta mikroblogging zerbitzua da. Edozein erabiltzaileek ( adin handikoa izanda) erabil dezake eta mezuak haren jarraitzaile diren pertsonei agertuko zaizkie.

Twitter kontu bat egiteko, honako pauso hauek jarraitu behar ditugu:
-  Izengoitia, emaila eta pasahitza.
-  Perfila aldatu eta pertsonalizatu: informazioa, argazkiak...
-  Lagunak bilatu, jende famatua, ikertzaileak... jarraitu.
-  Zure lagunen berriak ikusi.

Hezkuntzari dagokionez, pedagogoen, ikertzaileen berriak ikusi eta haien informazioak zein ideiak komentatu... egin daitezke.


ZER DA WEB 2.0?

BIDEOA: ESKOLA 2.0 EKIMENA

      Eskola 2.0ren helburu nagusia, eskoletako ikasgelen eguneratzeko beharrari erantzuna ematea da, eta hezkuntzaren mundua modernizatzea aurrerapausoak emanez.

     Eskola 2.0 ekimena 2009.urteko udaberrian sortu zen. Honakoa proiektu berritzailea delarik, IKT-en ezarpena dakar berarekin. Xede nagusia berrikuntzak ekartzea, hezkuntza modernizatzea eta XXI.mendeko ikasgelak sortzea da, bizi garen garaira egokituak.

     Eskola 2.0k berarekin dakarren berrikuntzen oinarrian, ikasle bakoitzari portatil bat ematea dago,  portatil hauek izango direlarik ikasleen lan tresna nagusietako bat. Miniportatil hauez lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleak eta  DBH-ko lehenengo eta bigarren mailetakoak hornituko dituzte. Horrekin batera, proiektoreen erabilera, wifi zerbitzua ikasgela barruan, multimedia gaitasuna denbora errealean etab. dakartza berarekin proiektu honek.
    Bestetik, esan behar da Eskola 2.0 ekimenaren oinarrian material eta formakuntza duten irakasleak egotea ezinbestekoa dela. Horretarako, hainbat baliabide daudelarik, hots, eskola 2.0ren inguruko irakasleei zuzendutako hainbat online ikastaro.
    Hala eta guztiz ere, esan beharra da eskola instituzioaz gain, familia ere arduratu behar dela beraien seme-alaben heziketa digitalaz.  Eskolek hainbat web orrialde eratu ditzakete bai guraso eta bai ikasleekin komunikatzeko, irteeren eta kontrolen emaitzen berri emanez esate baterako.
Metodo berriak behar dira eta ez honakoa:
"METODOS DEL SIGLO XIX EN LAS AULAS DEL SIGLO XXI"

martes, 27 de septiembre de 2011

"MARCO ESTRATEGICO DE ESUKADI ANTE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN EN LA ESCUELA" TESTUAREN LABURPENA

EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994). “Europa martxan informazioaren gizarteruntz”, plana martxan jarri zuen. Bangemana informea
Plan info XXI (2000). Internet bultzapena Espainia atzeratuta zegoelako.
(1999). Iniciativa 2000tres. Euskal Herriko eskolei zabaltzea teknologia berria.
(1996). Europa a la vanguardia de la so ciedad de la información. Hezkuntzak garrantzia handia hartu zuen, aldaketa eman behar zelako, teknologiaren laguntzaz.
(2003). Comisiòn Soto. Adituen talde bat, burua merkatal enpresa. Komisio bat egin zen (HP enpresa). Ordenagailuak, gelan egon behar ziren ikasleekin batera. Informatika gelaren murriztea. Ordenagailuen normalizazioa.
(2000-2004). Plan Premia I azpiegiturak, baliabideak eta errekurtsoak eman eskolei.
(2004tik aurrera). Plan Premia II aurreko baliabideak hobetzea.
(1999). eEuropa bultzatu. Mugimendua Europa guztira zabaldu. Lisboa estrategia.
(2004). Educación.es. Estatuto akronimoak: helbideen kontrolerako
(2002). Azpiegiturak eta baliabideak eman eta irakasleak formatu internet munduan. “Plan Euskadi en la sociedad de la información (PESI)”
(2000). eEurope .Garai digitala eta online bermatzea. Acceso a Internet.
(2005). Informazioaren munduan, IKTak sartzea. Gela normaletan. Avanz@ ordenagailua erosteko familiei diru-laguntzak eskaini.
(2007) Dekretu 175/2007. LOEren aplikazioa, konpetentzia gehiago sartuz.
(2000). Elearning eContenidos Distantziaz ikastea, aparatu teknologikoaren bitartez, interneti garrantzia emanez.
(2006). LOE. Konpetentzia digitala baliabideak eta formakuntza  sustatu.
(2010). PESI2. Ordenagailu, teknologien erabilera eskasa egin dela ohartu ziren eta hau ekiditeko, plangintza aldakuntza.
(2005). Iniciativa 2010. EEuroparen segida. Formakuntza pedagogikoak garrantzia.
(2009) Avanz@2.
Escuela 2.0
(2010). Modelo de madurez tecnológica de centro educativo. Inplikatu teknologian formatuz, bileretan ere erabilita… Horrela dirua irabaziko zutelarik baina dirua agortu egin da eta gobernu aldaketa egon da.
-
-
Eskola 2.0
-
-
Premia III. Doblaciòn según necesidades.
-
-
Garatu plana. Plan de percepcionamiento. Formación continua (2000/…)

ZEIN TRESNA TEKNOLOGIKOK LAGUNTZEN GAITUZTE LANKIDETZAN?

            Honako tresna teknologiko hauek lagundu gaitzakete lankidetza burutzerako orduan:


- Posta elektronikoa.
- Ordenagailuak.
- Table PC.
- Offimatika aplikazioak.
- Foroak.
- Hardware ezberdinak:  pen drive-ak adibidez.
- Wikiak: Informazioa eraikitzeko eta konpartitzeko sistema dugu,  jende ezberdinen artean informazioa modifikatu,editatu... daiteke. Entziklopediak, wikipedia esaterako.
- Sare sozialak: google plus, tuenti, twitter...
- Ikusentzunezko aparagailuak: bideoak, argazki makinak ...
- Karpeta partekatuak.
- LMS (moodle bezalakoak) ( Gela birtualak)
- Blogak.
- Internet.
- Arbel digital elkarreragileak., PDI.
- Bat-bateko mezularitza.
- Kronogramak.
- Artxibategiak partekatu.
- Egutegiak partekatu.

ZER DA LANKIDETZA IKASKUNTZA?

         Elkarren artean lan eginez ingurukoekin eta ingurukoetaz ikastea. Honela, denen artean lan egingo da, ideiak eta iritziak elkarbanatuz eta adostasun batera iritsiaz. Era honetan, bakoitzaren gaitasunak elkarren artean konpartituz eta batzuen gabeziak besteen gaitasunekin orekatuz.
        Taldekideen artean koordinazioa eta komunikazio eraginkorra egotea ezinbestekoa da lankidetza aurrera eraman ahal izateko. Lankidetza ikaskuntzan, taldekideak konprometituak eta arduratsuak izatea beharrezkoa da. Talde bakoitzaren barruan, taldekide bakoitzak rol desberdinak izaten ditu eta rol horiek elkarren osagarriak dira.

lunes, 26 de septiembre de 2011

KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMATIKOA ESKOLAN

Lehen esan bezala gizartea aurrera doa eta horrekin batera alfabetizazio berriak sortu dira: audiobisuala ( oinarrizko ezagutzak izatea), teknologiko edo digitala (hardware eta software maneiatzen irakatsi), informaziozkoa ( tresna teknologikoak nola erabili, eta horien bitartez informazioa nola aztertu, bilatu, birmoldatu …)

Hori horrela izanik, ikastetxeen  helburua  haur eta gazteak teknologia berrien erabiltzaile kontziente eta kritiko gisa prestatzea izango da. Horren arabera, multialfabetizazioaren lau dimentsio bereiz daitezke:

-Dimentsio instrumentala: Hardware eta software erabiltzen jakitea.

-Dimentsio kognitiboa: datuen bilaketa, aukeraketa, eraldaketa…

-Dimentsio sozioaktitudinala: teknologiarekiko jarrera arrazionala edukitzea

-Dimentsio axiologikoa: balore etikoak teknologiarekiko eta komunikazioarekiko

Informatzeko , komunikatzeko eta adierazteko konpetentziak.

            IKT-ak, ikaskuntzako hainbat lanen ezarpen praktikoa eta garapena ahalbidetzen du. Ikasgela bateko ikasleak ordenagailuen bidez lan egiten badute, irakaslearen papera eta irakaskuntzaren metodologia aldatu egiten da. Horrez gain, ikasleek ez dute interneten aritzeko ohitura eta esperientzia berdina, hortaz ikasgelako erritmoa moteldu egiten da. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleak metodologia malguagoa eta banakako arreta ezartzea.

Honenbestez, hiru konpetentzia eremu bereizten dira:

-informazioa eskuratzeko eta ulertzeko gaitasuna: interneten bidez, informazioa bilatu, aurkitu eta ulertzen jakitea.

-Informazioa komunikatzeko eta adierazteko gaitasuna: hizkuntza ezberdinen bitartez espresatzen jakitea, forma sinboliko eta teknologikoak. ( webguneak landu, blogak, multimedia aurkezpenak…)

-Interakzio sozialaren gaitasuna: sareko baliabideen bitartez sozialki komunikatzen eta erlazionatzen jakitea ( email, foro…)

Irakasleek teknologia digitalaren aurrean dituzten erronkak

Erronkak bost puntutan laburbiltzen dira:

-ikasleak informazio ugari du: irakasleak gehiegizko informazioa hori berreraikitzen irakatsi behar die.

-Ikasleak hobeto menperatzen eta ulertzen dituzte teknologia berriak.

-Irakasleak ez du soilik informazioa transmititu behar , teknologiaren bidez egin       beharreko jarduerak, edukiak eta helburuak planifikatu behar ditu.

 -Ikuspegi konstruktibista batean Ordenagailuen bidez irakastea , ikasgelako irakaskuntza kudeaketaren konplexutasuna areagotzen du.

-Teknologia erabili elkarlaneko ikaskuntza prozesuak sortzeko irakasle eta ikaslearen arteko komunikazioa erraztu.

Hezkuntza eredu berritzailea: IkT-ren erabilera

Askotan uste izan da , teknologiaren presentziak hezkuntzaren hobekuntza ekartzen eta ikasleen ikaskuntza errazten duela. Izan ere, irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte baina hezkuntza tradizionala mantenduz.

IKT-ak izan behar duen erabilera:

-  Informazioa aurkitu, birmoldatu, formatu ezberdinetan sortu, objektu digitalak maneiatu...

-    Taldekako zein indibidual lanetarako baliagarria.

-    Denbora neurtu , ariketa eta taldeak antolatu.

- Gaitasun informatikoaren prozesuak aldi berean,  dimentsio instrumentala,                      kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa garatu behar ditu.

-  IKT  ez da ohikoa den ikaskuntzaren prozesutik kanpo kontsideratu behar


- Ordenagailuaren bidezko jarduerak,  curriculumaren helburu    eta edukiekin  bat etorri behar dira.

NATIBO DIGITALAK, IMMIGRANTE DIGITALAK

Gizarteak aurrera egin ahala, ikasleek ere hala egin dute. Beraz, esan daiteke egungo ikasleak teknologiarekin batera hazi direla. Honenbestez, immigrante digitalak eta natibo digitalak bereiz daitezke.

Immigrante digitalak, ez dira egungo gizarte digital/ teknologikoarekin batera hazi, baina zenbait egoeratan aspektu teknologikoetara egokitzen dira , lehenaldiko metodoak alde batera utzi gabe.

Beraz  irakasleak (immigrante digitalak) , egoera honi aurre egiteko metodologia eta edukietan aldaketak ezarri beharko ditu:

-Metodologiari dagokionez, irakasleak ikasleen komunikatzeko estilo eta hizkuntzara egokitu beharko  dira  , era azkarrago batean joanez .

-Edukiei dagokionez, bi mota bereizten dira:

  -Legatua: tradizionala, hau da, idatzien ulermena, pentsamendu logikoa, idazmena, irakurmena….

   -Etorkizunekoa: teknologikoa eta digitala (software , hardware, nanoteknologia…)

sábado, 24 de septiembre de 2011

ORDENAGAILUEN ERABILERARAKO EUROPEAR AKREDITAZIOA

ECDL: European Computer Driving Licence. 5.0 ikasketa- plana dago bertako web-orrian argitaratuta. Informazio galera, arazo eta bertan dagoen informazioan inguruko ardura ez ditu bere gain hartzen. Zazpi modulo ezberdin daude.

    Informazioaren teknologiaren  oinarrizko kontzeptuak:  Ordenagailu fisiko baten osagaiak ezagutzeko aukera eta ordenagailu batek dituen  oinarrizko apikazioak eta kontzeptuak ezagutzeko aukera izango du hautagaiak, adibidez, memoria eta datu desberdinen biltegiratzea. Oso garrantzitsua da ere informazioaren sareak  eta sistema desberdinak  ezagutzea.  Ordenagailu batek dakartzan arriskuak eta hura mantentzeko seguritatea.

     Ordenagailuaren erabilera eta fitxategien kudeaketak: Fitxategi desberdinak kudeatzeko eta antolatzeko gai izan behar da, era berean, hauek kopiatzeko mugitzeko edo borratzeko. Leihoen  kudeaketa ere oso garrantzitsua da.  Imprimagailua erabiltzeko gai izan behar da ere.

    Testuen tratamendua:  Hautagaiak ulertu beharko du eta gai izan behar du testu desberdinak disenatzeko, taulak, grafikoak...

Kalkulu orria: Hautagaiak ulertu beharko du kalkuku horriko  oinarrizko kontzeptuaketa erakutsi beharko du honekin lan egiteko duen gaitasuna, operazio matematiko desberdinak eginez.

    Datu basea:  Hautagaiak  jakin beharko du  ordenagiluak duen datu basearekin lan egiteko. Txosten desberdinak  sortzen ere.

     Aurkezpena: Ordenagialuak dituen aurkezpen tresnak erabiltzeko gai izan behar du. Diapositiba desberdinen bidez  aurkezpen desberdinak egin beharko ditu. 

   Informazioa eta komunikazioa:  Informazioaren aldetik, hautagaiak jakin beharko du Webean ibiltzen exploradore desberdinekin eta horri desberdin hauek inprimatzeko ere. Komunikazioaren aldetik, posta elektroniakoaren softwarra erabiltzeko gaitasuna izan behar du, mezuak bidaltzen eta jasotzen eta fitxategi desberdinak eransten

viernes, 23 de septiembre de 2011

BALIABIDE DIDAKTIKOAK ON LINE

Eskola 2.0 proiektua irakaslegoak ezagutza teknologiko, pedagogiko eta disziplinar sakon bat garatzeko material eta baliabidez osatuta dago.
Hezkuntzaren arloan, aldaketa lhandia eman da lehengo garaikotik gaur egungora. Lehen, ikasleen ezagutzaren igorle nagusia irakasleak ziren, irakasleek transmititzen zieten ezagutza hori. Gaur egun berriz, ezagutza bai irakasleek eta baita ikasleek ere, bien artean eraikitzen dute. Lehen, ikasleak irakasleen zain egoten ziren hauek edukiz horni ziezaieten. 


     Gaur egun, ikasleak eraikitzaile aktiboak dira, deskubritzaileak, ezagutza propioaren sortzaileak. Duela urte batzuk, ikasketa prozesua indibidualista zen eta memorizazio prozesu bat barne hartzen zuen. Egun, ikasketa prozesua sozialagoa da, eta komunikatzaileagoa. Lehen, irakasle eta ikasleen arteko harremanak inpertsonalak ziren eta lehen irakaskuntza irakasleen ardura soilik zen. Egun, XXI. mendean gaudelarik, irakastea eta ikastea bai irakasle zein ikasleek elkar banatzen duten ardura da. Garai batean, hezkuntza lehiakorragoa zen, indibidualistagoa. Aldiz, gaur egun, ikasketa kooperatiboa bidea irabaziz doa hezkuntzaren alorrean.
Irakasleek, klaseak prestatzerako orduan, egungo teknologiak aprobetxatuz hainbat programa erabil ditzake tresna bezala. Horretaz gain, multimedia baliabideak erabil ditzake, maisutasunezko klaseetako euskarri gisa.
Bestetik, ikasleak ere objektu hezitzaileekin lan egin dezakete, programa itxi zein irekiak barne hartzen dituztelarik.  TIC deituriko mapa konpetentzialean irakasleei dagokionez, herritartasun digitala menperatzea, pedagogia, didaktika eta curriculuma menperatzea eta gestio eta garapen profesionala barne hartzen ditu. Ikasleei dagokionez ostera, teknologiak erosotasunez erabiltzea, bizitza guztirako ikaskuntza eta herritartasun digitala barne hartzen ditu.  Irakasleak material eta baliabide desberdinak ditu eskuragarri: objektu digital hezitzaileak, ikasketa birtualaren inguruneak, multimedia materiala, interneteko hainbat gune … TIC-ek ezin dute esperimentazio zuzena ordezkatu, ez eta ikaskuntza aktiboa eta inguratzen gaituen munduaren ikerketa ere.
Honetaz gain, irakasleen formakuntzari dagokionez, “Google calendar”,   “G-maila” eta “Blogger” bezalako baliabideak erabiltzea beti lagungarria suerta dakieke.

jueves, 22 de septiembre de 2011

ORDENAGAILUAK, EMOZIOEN SORTZAILEAK.

            Hezkuntzan, ordenagailuen erabilerak emozio anitz sor ditzake. Alde batetik, erreakzio negatiboak edota ukatzeak sor ditzake, teknofobia esaterako, eta bestetik teknofilia edo teknologia berrien jarraitzaileak ager daitezke.
                 
             Aipatu bezala beraz, bi joaera zeharo ezberdinak sortzen dira teknologia berriak gurean agertzen direnean. Teknofobia duten pertsonek beldurra diote mundu berri honi eta edozein tresna berri agertzen denean, zeharo ukatzen: dute ez dute haren berririk jakin nahi. Bestalde, teknologia hauen jarraitzaile sutsuak direnak, salbazioa dela diote, arazo guztien erantzuna baitaukate ordenagailuek. Hauen abantaiak goraipatzen dituzte eta  hezkuntza arloan onura asko ekar ditzaketela aipatzen dute : haurrek indibidualismoa landu dezakete, haur bakoitza bere kabuz lan eginez...

         Teknologia hauen aurrean, irakasleek izan duten erantzun orokorra negatiboa izan da, batez ere ezezaguna denari beldurra diotelako. Esperientzia faltak beldurtzen ditu eta arazo hori, ordenagailuen mundua ezagutzen ez dutelako da. Hezkuntzan aldaketa berri hauek aurrera eramateko ( eskoletan, ordenagailuen erabilera suspertzeko hain zuzen), errekurtso falta dago eta azken batean aldaketara bidean dagoen oztopo nagusiena hori da .

             Irakasleak dira haurren eredu nagusia, hauek dira haien hezkuntzaren gidari. Teknologia berriekin gauza bera gertatzen da. Irakasleek aurretik ezagutza minimo bat eduki behar dute, beldurrak alde batera utziz eta honela orenagailuen mundua ezagutzen saiatu behar dira. Ordenagailuekin lan egiten jakin behar dute, haurrei ondoren ezagutza hauek helarazteko. Lan hori ekimenetik dator, hau dela eta, erabileran oinarritu behar dira ezagutza berri hauek ikasleekin konpartitu ahal izateko.

         Irakasleen temorerik nagusiena ikasleek teknologien munduan beraiek baino gehiago dakitela izaten da. Gaztetxoak jada besapean ordenagailu batekin jaiotzen dira, beraiek mundu zibernetikora moldatu behar izan diren bitartean. Gogorra da haientzat rol aldaketa hori eta horrek emozionalki unkitzen ditu. Gainera, ordenagailuek noizbait ordezkatuko dituzten beldurrarekin bizitzen dira asko. Egia da ordenagailuek haurrei oso eskura ematen ditela informazioa eta materiala baina irakasle bat ordezkatzeak, hezkuntzaren antolaketan eta baita haren estrukturan aldaketa itzelak ekarriko lituzke eta hori gaur egun, ezinezkoa litzateke. 

          Ordenagailuekin lan egiteak, indibidualismoa areagotuko zukeela aipatzen dute hainbat irakaslek. Ordenagailuekin bizitzeak, gure bizitza eraldatzen du guztiz, GU eraldatzen gaitu. Dena den, irakasleek ordenagailuekin lan egiten ikasi behar dute, erabiliz eta geroz eta esperientzia gehiago izanik, haurrekin lan egitea errazagoa izango da bai eta mundu berri honen dimentsioak zabalduz joango dira hezkuntzan ere. 

        Ordenagailuen mundu berri honek, ezberdintasun asko ekarri izan ditu hasieratik. Hasieran sexuen arteko ezberdinatasuna nabaria zen ordenagailuen munduan, gizonezkoek soilik erabili ahal zituztelako ordenadoreak. Berdina gertatzen zen bideojokoekin, baina gutxika aldaera hau modifikatuz joan da eta emakumeak ere lekua hartuz doa mundu zibernetikoan.
Bestalde, ordenagailuek eta teknologia berriek orokorrean, ezberdintasun soziala areagotu dute ere, hau arazo batean bilakatuz. 

         Azken batean, belaunaldi berriak jaiotzetik ordenagailuekin datoz besapean eta gurasoen nahia hauen ezagutzak geroz eta zabalagoak izatea da, haiek teknologia berriei dioten beldur hori haien seme-alabek ez izateko.

       Horretarako, irakasleak eta irakasle izango garenak ordenagailuekin ondo konpontzen saiatu behar gara eta era berean hauek ezagutzen ikasi behar dugu, beldurrak alde batera utziz eta haurrei behar duten guztia eskura emanez. 

ONDORIOAK: Lehen Hezkuntzako irakasleek behar duten formakuntza

         
Ikasgelan talde bakoitzak irakasleen formakuntzaren inguruko eta IKT-en inguruko teknografiak burutu ditugu eta ondoren gainontzeko taldeenak ikusi ostean, hainbat ondoriotara iritsi gara.

Batetik, esan behar da talde guztiek hainbat ideia edo puntu komun eduki ditugula. Talde guztiok, teknografian erabili dugun informazioa lortzeko internet erabili dugu iturri nagusi gisa.

Denok, gure teknografietan, lehengo garaietako eta gaur egungo teknologia nagusien arteko konparaketa burutu dugu, argi utziz garaiak asko aldatu direla eta era horretan, baita hezkuntzaren mundua ere, klaseak emateko material berria erabiltzen delarik etab.
Esan beharra da baita ere, talde asko marrazki edo irudi berdinetaz baliatu garela, offiimatikaren erabilgarritasuna islatzeko, eskola 2.0… adibidez.

Horretaz gain, talde guztiek garrantzia eman diogu multialfabetizazioaren kontzeptuari, hots, alfabetizazio digitalaren, ikusentzunezko alfabetizazioaren eta informazioaren alfabetizazioaren uztarketa den heinean.

Teknografiako diapositibetan,  erosoagoa da irakurtzeko orduan esaldi motzak eta argiak jartzea, zenbaitetan testua galdera eran jartzea ere ongi datorrelarik. Talde batzuk ideia batzuk behin eta berriz errepikatu dituzte eta beraz, hori pixka bat astuna suerta liteke. Zenbait taldek oso irudi egokiak aukeratu dituzte gaur egungo mundu globalizatua eta eskura daukagun informazio aniztasuna adierazteko.

Hainbat taldek musika aukeraketa onak egin dituzte, eta baita  bi musika ezberdin erabili ere, lehengo garaietako teknologia eta hezkuntzatik, gaur egungorako jauzia adierazteko, asko gustatu zaigularik. Talde batek, gure lehenengo munduko teknologia egoera aurreratua, hirugarren munduko egoerarekin erkatu du, hausnarketara bultzatuz ikuslea.

Orokorrean talde guztiak barne hartuz, hobetzeko alderdiei erreferentzia eginez, batetik esan behar da garrantzitsua dela diapositiben kolorea ongi aukeratzea, baita diapositibak pasatzeko abiadura ere, zenbaitetan ez baitigu denborarik eman testua irakurtzeko. Esan behar da testuz kargatuegiak dauden diapositibak ez direla oso egokiak irakurlearen atentzioa irabazteko.

Horretaz gain, diapositibak ordenean egotea garrantzitsua da, ikusleak kontatzen ari garen istorioaren haria gal ez dezan. Talde batzuetan ortografiaren akatsak hobetu daitezkeela ohartu gara eta baita erderakadak saihestu ere.

Gure taldeak pertsonalki, testua letra txikiz idaztea hobe dela ikusi ahal izan dugu. Esan baita ere, agian hiperbinkulorik ez dugula jarri bibliografia gisa bukaeran.

        Laburbilduz, ondorio gisa, eskolak, familiarekin batera, egungo haurrak eta hurrengo belaunaldiak herritar digital on batzuk izateko hezi behar dituztela argi dago, teknologia eta komunikazio bide berriak zentzuz erabiliaz. Irakasleek interesa jarri behar dute formatzeko teknologien mundu honetan ere, horretarako ikastaroak bezalako baliabideak dituztelarik.
   

TALDE TEKNOGRAFIA: ZEIN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKO BEHAR DU LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BATEK?

IKT-ak eta irakasleen formakuntza on PhotoPeach

martes, 20 de septiembre de 2011

EGUNEROKO INFORMAZIOAREN GIZARTEAN ZEIN TRESNA TEKNOLOGIKO DITUGU ETA ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU?


Tresnak:
      
     -Ordenagailua, portatilak        
     -Mugikorrak, smarthphones         
     -TV   
     -Twitter (sare sozialak)
     -Bideo jokoak  
     -Datacards 
     -E-readers, E-books
     -3G
     -Bideoak
     -DNI elektronikoa          
     -Streaming         
     -Internet

Zertarako:
-          
                 -Aisialdirako (erosketak, pelikulak, sare sozialak...)       
                  -Lanerako         
                  -Formakuntzarako          
                  -Administrazioarekin komunikatzeko
              -Sozializatzeko eta lagunekin kontaktua mantentzeko
              -Filmak ikusteko

ZER DIRA IKT-AK ETA ZERTARAKO BALIO DUTE?

     IKT-ak informazio eta komunikaziorako teknologiak dira eta hezkuntzan paper garrantzitsu bat betetzen dute gaur egun.  Irakasleei klaseak ematerako garaian erraztasunak eskaintzen dizkiote, (informazioa bilatu, arbel digitalak direla medio …). Hezkuntza era berri batean jasotzeko aukera eskaintzen dute IKT.ek ikasleei, hezkuntza aktiboagoa bihurtuz, ikasleek era honetan, hezkuntzaren eraikuntzan ere parte hartuz (ordenagailuak, korreoa…). Honez gain, irakasleek jakin behar dute ikasleei teknologiak, internetek esaterako, ekar ditzakeen arazoak jakinarazten.
     IKT-ak lagungarriak dira baina ez beharrezkoak. Eskolaren antolakuntza kudeatzeko baliagarriak dira eta baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan ere.

jueves, 15 de septiembre de 2011

HERRITARTASUN DIGITALA

Irakaslearen portaerak egokia izan behar du, ikasleen eredu baitira.
 
1- Ikasleei webean aurkitu ditzaketen arriskuen berri eman, ciberbullying... 
2-   Webean informazioa erabiltzeari buruzko araudiak ezagutu, errespetatu eta errespetaraztea 
          3- Sarbideko gako pertsonalak erabiltzean pribatutasunari eustea.








NATIBO VS INMIGRANTE TEKNOLOGIKOAK, ONDORIOZ TEKNOFILIA VS TEKNOFILIA

     Natibo teknologikoak txikitatik mundu teknologikoaren lekuko direlarik, orokorrean teknofilikoak dira. Hau da, teknologia berrien zaleak dira. Aldiz, inmigrante teknologikoak mundu berri baten aurrean daudela sentitzen dira, zailtasun gehiago dituzte kontzeptu berriak barneratzeko eta zenbaitetan aukera gehiago dute teknofobia beren larrutan bizitzeko, teknologia berri hauei nolabaiteko beldurra hartuz.

ZER DA MULTIALFABETIZAZIOA?

        Multialfabetizazioa, ikusentzunezko alfabetizazioak ( oinarrizko ezagutzak izatea ), alfabetizazio teknologikoak, (zeinak teknologia berriak erabiltzeko gaitasun autonomoa barne hartzen duen) eta informazioaren alfabetizazioaren (tresna teknologikoak nola erabili, informazioa aurkeztu, eraldatu, bilatu, eta ikusentzunezko hizkuntza ezagutu) batura da. Hiru alfabetizazio moten uztarketa da multialfabetismoa.

martes, 13 de septiembre de 2011

PRESTAKUNTZA BEHARREN ZERRENDA

Hauek dira hurrengo egunean sakondu beharreko gaiak:


                       MULTIALFABETIZAZIOA


  • IKUSENTZUNEZKO ALFABETIZAZIOA
  • Ezagutzaren gizartea.
  • Konpetentzia digitalak.
  • Proiektuak.


  • ALFABETIZAZIO TEKNOLOGIKOA
  • Arbel elkareragilea (PDI).
  • Web 2.0
  • Lankidetza lana.
  • Ezagutzaren gizartea.
  • Konpetentzia digitalak.
  • Proiektuak.
  • IKT.ak eta jakintza arloak.
  • IKT.ak eta emozioak.
  • Blogen erabilera.
  • Foroen erabilera.


  • INFORMAZIOAREN ALFABETIZAZIOA
  • Informazioaren eraldaketa (ofimatika).
  • IKT.ak eta emozioak.
  • Ezagutzaren gizartea.
  • Konpetentzia digitalak.
  • Proiektuak.
  • IKT.ak eta jakintza arloak.

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE BEZALA, ZE FORMAKUNTZA TEKNOLOGIKOA BEHAR DUT ?

      Gaur egun, teknologia argiaren abiaduran berritzen ari den gizarte honetan bizi gara, hots, informazioaren gizartean. Hau guztia kontuan hartuta, hezkuntzaren arloan  ere aldaketa nabariak eman dira. Eskolek ere gizartearekin batera egin behar dute aurrera, teknologia berri hauekin bat eginez eta hauek ikasgeletan ezarriz. 


     Hau honela, gizartearen barruan, hezkuntza eta zehazki irakasleek paper garrantzitsua betetzen dute. Horregatik, irakasleek IKT-en inguruan formakuntza minimo bat izan behar dute eta teknologia berri hauen aurrean jarrera baikorra izan behar dute, ate berri asko irekitzen baitituzte gaur egun.


     Horretaz gain, kontuan hartu behar dute IKT-ak haien lanerako oso baliagarri suerte dakizkiekela (PDI, proiektoreak...). Ordenagailuak bihurtzen ari dira lehengo liburuen ordezkari nagusiak, internet zehazki eta beraz, irakasleak aurrerapausoak eman behar dituzte. 

     Informazio iturri nagusia egun, Internet da. Hau dela eta, maisu-maistrek baliabide horren abantailak aprobetxatu behar dituzte eta sarearen erabilera egokia egiten jakin behar dute. Ongi dokumentatu behar dira, ez lehen aurkitzen duten informazio iturriarekin gelditu, era horretan ikuspuntu ezberdinak ezagutzen dituzte eta era askotako informazioak parekatu ditzakete.


     Irakasleek ikasleak hezi behar dituzte herritar digital onak izan daitezen eta mundu birtualean bizitzeko gai izan daitezen. Ikaskuntza prozesua dinamikoa eta aktiboa izan behar da, ikasleek teknologien erabilera era praktiko batean barneratuz, hori baita erarik eraginkorrena IKT.en funtzionamendua ikasteko.

   Irakasleek hainbat programa informatiko menperatzean, beren lanerako euskarri desberdinak erabil ditzakete lagungarri gisa, esate baterako, power point, excell, word, g-mail, foroen erabilera ...


     Bestalde, irakasleek bilerak prestatzen dituztenean euskarri teknologikoak, arbel digitalak, kainoiak eta tresna berrien ezagutzak oinarrizkoa izango da. Horretaz gain, irakasleak ikastaroetan parte hartuz bere formazioa aberastu dezake.