viernes, 23 de septiembre de 2011

BALIABIDE DIDAKTIKOAK ON LINE

Eskola 2.0 proiektua irakaslegoak ezagutza teknologiko, pedagogiko eta disziplinar sakon bat garatzeko material eta baliabidez osatuta dago.
Hezkuntzaren arloan, aldaketa lhandia eman da lehengo garaikotik gaur egungora. Lehen, ikasleen ezagutzaren igorle nagusia irakasleak ziren, irakasleek transmititzen zieten ezagutza hori. Gaur egun berriz, ezagutza bai irakasleek eta baita ikasleek ere, bien artean eraikitzen dute. Lehen, ikasleak irakasleen zain egoten ziren hauek edukiz horni ziezaieten. 


     Gaur egun, ikasleak eraikitzaile aktiboak dira, deskubritzaileak, ezagutza propioaren sortzaileak. Duela urte batzuk, ikasketa prozesua indibidualista zen eta memorizazio prozesu bat barne hartzen zuen. Egun, ikasketa prozesua sozialagoa da, eta komunikatzaileagoa. Lehen, irakasle eta ikasleen arteko harremanak inpertsonalak ziren eta lehen irakaskuntza irakasleen ardura soilik zen. Egun, XXI. mendean gaudelarik, irakastea eta ikastea bai irakasle zein ikasleek elkar banatzen duten ardura da. Garai batean, hezkuntza lehiakorragoa zen, indibidualistagoa. Aldiz, gaur egun, ikasketa kooperatiboa bidea irabaziz doa hezkuntzaren alorrean.
Irakasleek, klaseak prestatzerako orduan, egungo teknologiak aprobetxatuz hainbat programa erabil ditzake tresna bezala. Horretaz gain, multimedia baliabideak erabil ditzake, maisutasunezko klaseetako euskarri gisa.
Bestetik, ikasleak ere objektu hezitzaileekin lan egin dezakete, programa itxi zein irekiak barne hartzen dituztelarik.  TIC deituriko mapa konpetentzialean irakasleei dagokionez, herritartasun digitala menperatzea, pedagogia, didaktika eta curriculuma menperatzea eta gestio eta garapen profesionala barne hartzen ditu. Ikasleei dagokionez ostera, teknologiak erosotasunez erabiltzea, bizitza guztirako ikaskuntza eta herritartasun digitala barne hartzen ditu.  Irakasleak material eta baliabide desberdinak ditu eskuragarri: objektu digital hezitzaileak, ikasketa birtualaren inguruneak, multimedia materiala, interneteko hainbat gune … TIC-ek ezin dute esperimentazio zuzena ordezkatu, ez eta ikaskuntza aktiboa eta inguratzen gaituen munduaren ikerketa ere.
Honetaz gain, irakasleen formakuntzari dagokionez, “Google calendar”,   “G-maila” eta “Blogger” bezalako baliabideak erabiltzea beti lagungarria suerta dakieke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario