Gizarteak aurrera egin ahala, ikasleek ere hala egin dute. Beraz, esan daiteke egungo ikasleak teknologiarekin batera hazi direla. Honenbestez, immigrante digitalak eta natibo digitalak bereiz daitezke.
Immigrante digitalak, ez dira egungo gizarte digital/ teknologikoarekin batera hazi, baina zenbait egoeratan aspektu teknologikoetara egokitzen dira , lehenaldiko metodoak alde batera utzi gabe.
Beraz irakasleak (immigrante digitalak) , egoera honi aurre egiteko metodologia eta edukietan aldaketak ezarri beharko ditu:
-Metodologiari dagokionez, irakasleak ikasleen komunikatzeko estilo eta hizkuntzara egokitu beharko dira , era azkarrago batean joanez .
-Edukiei dagokionez, bi mota bereizten dira:
-Legatua: tradizionala, hau da, idatzien ulermena, pentsamendu logikoa, idazmena, irakurmena….
-Etorkizunekoa: teknologikoa eta digitala (software , hardware, nanoteknologia…)
No hay comentarios:
Publicar un comentario