Hezkuntzan, ordenagailuen erabilerak emozio anitz sor ditzake. Alde batetik, erreakzio negatiboak edota ukatzeak sor ditzake, teknofobia esaterako, eta bestetik teknofilia edo teknologia berrien jarraitzaileak ager daitezke.
Aipatu bezala beraz, bi joaera zeharo ezberdinak sortzen dira teknologia berriak gurean agertzen direnean. Teknofobia duten pertsonek beldurra diote mundu berri honi eta edozein tresna berri agertzen denean, zeharo ukatzen: dute ez dute haren berririk jakin nahi. Bestalde, teknologia hauen jarraitzaile sutsuak direnak, salbazioa dela diote, arazo guztien erantzuna baitaukate ordenagailuek. Hauen abantaiak goraipatzen dituzte eta hezkuntza arloan onura asko ekar ditzaketela aipatzen dute : haurrek indibidualismoa landu dezakete, haur bakoitza bere kabuz lan eginez...
Teknologia hauen aurrean, irakasleek izan duten erantzun orokorra negatiboa izan da, batez ere ezezaguna denari beldurra diotelako. Esperientzia faltak beldurtzen ditu eta arazo hori, ordenagailuen mundua ezagutzen ez dutelako da. Hezkuntzan aldaketa berri hauek aurrera eramateko ( eskoletan, ordenagailuen erabilera suspertzeko hain zuzen), errekurtso falta dago eta azken batean aldaketara bidean dagoen oztopo nagusiena hori da .
Irakasleak dira haurren eredu nagusia, hauek dira haien hezkuntzaren gidari. Teknologia berriekin gauza bera gertatzen da. Irakasleek aurretik ezagutza minimo bat eduki behar dute, beldurrak alde batera utziz eta honela orenagailuen mundua ezagutzen saiatu behar dira. Ordenagailuekin lan egiten jakin behar dute, haurrei ondoren ezagutza hauek helarazteko. Lan hori ekimenetik dator, hau dela eta, erabileran oinarritu behar dira ezagutza berri hauek ikasleekin konpartitu ahal izateko.
Irakasleen temorerik nagusiena ikasleek teknologien munduan beraiek baino gehiago dakitela izaten da. Gaztetxoak jada besapean ordenagailu batekin jaiotzen dira, beraiek mundu zibernetikora moldatu behar izan diren bitartean. Gogorra da haientzat rol aldaketa hori eta horrek emozionalki unkitzen ditu. Gainera, ordenagailuek noizbait ordezkatuko dituzten beldurrarekin bizitzen dira asko. Egia da ordenagailuek haurrei oso eskura ematen ditela informazioa eta materiala baina irakasle bat ordezkatzeak, hezkuntzaren antolaketan eta baita haren estrukturan aldaketa itzelak ekarriko lituzke eta hori gaur egun, ezinezkoa litzateke.
Ordenagailuekin lan egiteak, indibidualismoa areagotuko zukeela aipatzen dute hainbat irakaslek. Ordenagailuekin bizitzeak, gure bizitza eraldatzen du guztiz, GU eraldatzen gaitu. Dena den, irakasleek ordenagailuekin lan egiten ikasi behar dute, erabiliz eta geroz eta esperientzia gehiago izanik, haurrekin lan egitea errazagoa izango da bai eta mundu berri honen dimentsioak zabalduz joango dira hezkuntzan ere.
Ordenagailuen mundu berri honek, ezberdintasun asko ekarri izan ditu hasieratik. Hasieran sexuen arteko ezberdinatasuna nabaria zen ordenagailuen munduan, gizonezkoek soilik erabili ahal zituztelako ordenadoreak. Berdina gertatzen zen bideojokoekin, baina gutxika aldaera hau modifikatuz joan da eta emakumeak ere lekua hartuz doa mundu zibernetikoan.
Bestalde, ordenagailuek eta teknologia berriek orokorrean, ezberdintasun soziala areagotu dute ere, hau arazo batean bilakatuz.
Azken batean, belaunaldi berriak jaiotzetik ordenagailuekin datoz besapean eta gurasoen nahia hauen ezagutzak geroz eta zabalagoak izatea da, haiek teknologia berriei dioten beldur hori haien seme-alabek ez izateko.
Horretarako, irakasleak eta irakasle izango garenak ordenagailuekin ondo konpontzen saiatu behar gara eta era berean hauek ezagutzen ikasi behar dugu, beldurrak alde batera utziz eta haurrei behar duten guztia eskura emanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario