jueves, 29 de septiembre de 2011

BIDEOA: ESKOLA 2.0 EKIMENA

      Eskola 2.0ren helburu nagusia, eskoletako ikasgelen eguneratzeko beharrari erantzuna ematea da, eta hezkuntzaren mundua modernizatzea aurrerapausoak emanez.

     Eskola 2.0 ekimena 2009.urteko udaberrian sortu zen. Honakoa proiektu berritzailea delarik, IKT-en ezarpena dakar berarekin. Xede nagusia berrikuntzak ekartzea, hezkuntza modernizatzea eta XXI.mendeko ikasgelak sortzea da, bizi garen garaira egokituak.

     Eskola 2.0k berarekin dakarren berrikuntzen oinarrian, ikasle bakoitzari portatil bat ematea dago,  portatil hauek izango direlarik ikasleen lan tresna nagusietako bat. Miniportatil hauez lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako ikasleak eta  DBH-ko lehenengo eta bigarren mailetakoak hornituko dituzte. Horrekin batera, proiektoreen erabilera, wifi zerbitzua ikasgela barruan, multimedia gaitasuna denbora errealean etab. dakartza berarekin proiektu honek.
    Bestetik, esan behar da Eskola 2.0 ekimenaren oinarrian material eta formakuntza duten irakasleak egotea ezinbestekoa dela. Horretarako, hainbat baliabide daudelarik, hots, eskola 2.0ren inguruko irakasleei zuzendutako hainbat online ikastaro.
    Hala eta guztiz ere, esan beharra da eskola instituzioaz gain, familia ere arduratu behar dela beraien seme-alaben heziketa digitalaz.  Eskolek hainbat web orrialde eratu ditzakete bai guraso eta bai ikasleekin komunikatzeko, irteeren eta kontrolen emaitzen berri emanez esate baterako.
Metodo berriak behar dira eta ez honakoa:
"METODOS DEL SIGLO XIX EN LAS AULAS DEL SIGLO XXI"

No hay comentarios:

Publicar un comentario