Gaur egun, teknologia argiaren abiaduran berritzen ari den gizarte honetan bizi gara, hots, informazioaren gizartean. Hau guztia kontuan hartuta, hezkuntzaren arloan ere aldaketa nabariak eman dira. Eskolek ere gizartearekin batera egin behar dute aurrera, teknologia berri hauekin bat eginez eta hauek ikasgeletan ezarriz.
Hau honela, gizartearen barruan, hezkuntza eta zehazki irakasleek paper garrantzitsua betetzen dute. Horregatik, irakasleek IKT-en inguruan formakuntza minimo bat izan behar dute eta teknologia berri hauen aurrean jarrera baikorra izan behar dute, ate berri asko irekitzen baitituzte gaur egun.
Horretaz gain, kontuan hartu behar dute IKT-ak haien lanerako oso baliagarri suerte dakizkiekela (PDI, proiektoreak...). Ordenagailuak bihurtzen ari dira lehengo liburuen ordezkari nagusiak, internet zehazki eta beraz, irakasleak aurrerapausoak eman behar dituzte.

Informazio iturri nagusia egun, Internet da. Hau dela eta, maisu-maistrek baliabide horren abantailak aprobetxatu behar dituzte eta sarearen erabilera egokia egiten jakin behar dute. Ongi dokumentatu behar dira, ez lehen aurkitzen duten informazio iturriarekin gelditu, era horretan ikuspuntu ezberdinak ezagutzen dituzte eta era askotako informazioak parekatu ditzakete.
Irakasleek ikasleak hezi behar dituzte herritar digital onak izan daitezen eta mundu birtualean bizitzeko gai izan daitezen. Ikaskuntza prozesua dinamikoa eta aktiboa izan behar da, ikasleek teknologien erabilera era praktiko batean barneratuz, hori baita erarik eraginkorrena IKT.en funtzionamendua ikasteko.
Irakasleek hainbat programa informatiko menperatzean, beren lanerako euskarri desberdinak erabil ditzakete lagungarri gisa, esate baterako, power point, excell, word, g-mail, foroen erabilera ...

Bestalde, irakasleek bilerak prestatzen dituztenean euskarri teknologikoak, arbel digitalak, kainoiak eta tresna berrien ezagutzak oinarrizkoa izango da. Horretaz gain, irakasleak ikastaroetan parte hartuz bere formazioa aberastu dezake.
No hay comentarios:
Publicar un comentario