jueves, 22 de septiembre de 2011

ONDORIOAK: Lehen Hezkuntzako irakasleek behar duten formakuntza

         
Ikasgelan talde bakoitzak irakasleen formakuntzaren inguruko eta IKT-en inguruko teknografiak burutu ditugu eta ondoren gainontzeko taldeenak ikusi ostean, hainbat ondoriotara iritsi gara.

Batetik, esan behar da talde guztiek hainbat ideia edo puntu komun eduki ditugula. Talde guztiok, teknografian erabili dugun informazioa lortzeko internet erabili dugu iturri nagusi gisa.

Denok, gure teknografietan, lehengo garaietako eta gaur egungo teknologia nagusien arteko konparaketa burutu dugu, argi utziz garaiak asko aldatu direla eta era horretan, baita hezkuntzaren mundua ere, klaseak emateko material berria erabiltzen delarik etab.
Esan beharra da baita ere, talde asko marrazki edo irudi berdinetaz baliatu garela, offiimatikaren erabilgarritasuna islatzeko, eskola 2.0… adibidez.

Horretaz gain, talde guztiek garrantzia eman diogu multialfabetizazioaren kontzeptuari, hots, alfabetizazio digitalaren, ikusentzunezko alfabetizazioaren eta informazioaren alfabetizazioaren uztarketa den heinean.

Teknografiako diapositibetan,  erosoagoa da irakurtzeko orduan esaldi motzak eta argiak jartzea, zenbaitetan testua galdera eran jartzea ere ongi datorrelarik. Talde batzuk ideia batzuk behin eta berriz errepikatu dituzte eta beraz, hori pixka bat astuna suerta liteke. Zenbait taldek oso irudi egokiak aukeratu dituzte gaur egungo mundu globalizatua eta eskura daukagun informazio aniztasuna adierazteko.

Hainbat taldek musika aukeraketa onak egin dituzte, eta baita  bi musika ezberdin erabili ere, lehengo garaietako teknologia eta hezkuntzatik, gaur egungorako jauzia adierazteko, asko gustatu zaigularik. Talde batek, gure lehenengo munduko teknologia egoera aurreratua, hirugarren munduko egoerarekin erkatu du, hausnarketara bultzatuz ikuslea.

Orokorrean talde guztiak barne hartuz, hobetzeko alderdiei erreferentzia eginez, batetik esan behar da garrantzitsua dela diapositiben kolorea ongi aukeratzea, baita diapositibak pasatzeko abiadura ere, zenbaitetan ez baitigu denborarik eman testua irakurtzeko. Esan behar da testuz kargatuegiak dauden diapositibak ez direla oso egokiak irakurlearen atentzioa irabazteko.

Horretaz gain, diapositibak ordenean egotea garrantzitsua da, ikusleak kontatzen ari garen istorioaren haria gal ez dezan. Talde batzuetan ortografiaren akatsak hobetu daitezkeela ohartu gara eta baita erderakadak saihestu ere.

Gure taldeak pertsonalki, testua letra txikiz idaztea hobe dela ikusi ahal izan dugu. Esan baita ere, agian hiperbinkulorik ez dugula jarri bibliografia gisa bukaeran.

        Laburbilduz, ondorio gisa, eskolak, familiarekin batera, egungo haurrak eta hurrengo belaunaldiak herritar digital on batzuk izateko hezi behar dituztela argi dago, teknologia eta komunikazio bide berriak zentzuz erabiliaz. Irakasleek interesa jarri behar dute formatzeko teknologien mundu honetan ere, horretarako ikastaroak bezalako baliabideak dituztelarik.
   

No hay comentarios:

Publicar un comentario