Elkarren artean lan eginez ingurukoekin eta ingurukoetaz ikastea. Honela, denen artean lan egingo da, ideiak eta iritziak elkarbanatuz eta adostasun batera iritsiaz. Era honetan, bakoitzaren gaitasunak elkarren artean konpartituz eta batzuen gabeziak besteen gaitasunekin orekatuz.
Taldekideen artean koordinazioa eta komunikazio eraginkorra egotea ezinbestekoa da lankidetza aurrera eraman ahal izateko. Lankidetza ikaskuntzan, taldekideak konprometituak eta arduratsuak izatea beharrezkoa da. Talde bakoitzaren barruan, taldekide bakoitzak rol desberdinak izaten ditu eta rol horiek elkarren osagarriak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario