Lehen esan bezala gizartea aurrera doa eta horrekin batera alfabetizazio berriak sortu dira: audiobisuala ( oinarrizko ezagutzak izatea), teknologiko edo digitala (hardware eta software maneiatzen irakatsi), informaziozkoa ( tresna teknologikoak nola erabili, eta horien bitartez informazioa nola aztertu, bilatu, birmoldatu …)
Hori horrela izanik, ikastetxeen helburua haur eta gazteak teknologia berrien erabiltzaile kontziente eta kritiko gisa prestatzea izango da. Horren arabera, multialfabetizazioaren lau dimentsio bereiz daitezke:
-Dimentsio instrumentala: Hardware eta software erabiltzen jakitea.
-Dimentsio kognitiboa: datuen bilaketa, aukeraketa, eraldaketa…
-Dimentsio sozioaktitudinala: teknologiarekiko jarrera arrazionala edukitzea
-Dimentsio axiologikoa: balore etikoak teknologiarekiko eta komunikazioarekiko
Informatzeko , komunikatzeko eta adierazteko konpetentziak.
IKT-ak, ikaskuntzako hainbat lanen ezarpen praktikoa eta garapena ahalbidetzen du. Ikasgela bateko ikasleak ordenagailuen bidez lan egiten badute, irakaslearen papera eta irakaskuntzaren metodologia aldatu egiten da. Horrez gain, ikasleek ez dute interneten aritzeko ohitura eta esperientzia berdina, hortaz ikasgelako erritmoa moteldu egiten da. Horretarako, ezinbestekoa da irakasleak metodologia malguagoa eta banakako arreta ezartzea.
Honenbestez, hiru konpetentzia eremu bereizten dira:
-informazioa eskuratzeko eta ulertzeko gaitasuna: interneten bidez, informazioa bilatu, aurkitu eta ulertzen jakitea.
-Informazioa komunikatzeko eta adierazteko gaitasuna: hizkuntza ezberdinen bitartez espresatzen jakitea, forma sinboliko eta teknologikoak. ( webguneak landu, blogak, multimedia aurkezpenak…)
-Interakzio sozialaren gaitasuna: sareko baliabideen bitartez sozialki komunikatzen eta erlazionatzen jakitea ( email, foro…)
Irakasleek teknologia digitalaren aurrean dituzten erronkak
Erronkak bost puntutan laburbiltzen dira:
-ikasleak informazio ugari du: irakasleak gehiegizko informazioa hori berreraikitzen irakatsi behar die.
-Ikasleak hobeto menperatzen eta ulertzen dituzte teknologia berriak.
-Irakasleak ez du soilik informazioa transmititu behar , teknologiaren bidez egin beharreko jarduerak, edukiak eta helburuak planifikatu behar ditu.
-Ikuspegi konstruktibista batean Ordenagailuen bidez irakastea , ikasgelako irakaskuntza kudeaketaren konplexutasuna areagotzen du.
-Teknologia erabili elkarlaneko ikaskuntza prozesuak sortzeko irakasle eta ikaslearen arteko komunikazioa erraztu.
Hezkuntza eredu berritzailea: IkT-ren erabilera
Askotan uste izan da , teknologiaren presentziak hezkuntzaren hobekuntza ekartzen eta ikasleen ikaskuntza errazten duela. Izan ere, irakasle askok teknologia berriak erabiltzen dituzte baina hezkuntza tradizionala mantenduz.
IKT-ak izan behar duen erabilera:
- Informazioa aurkitu, birmoldatu, formatu ezberdinetan sortu, objektu digitalak maneiatu...
- Taldekako zein indibidual lanetarako baliagarria.
- Denbora neurtu , ariketa eta taldeak antolatu.
- Gaitasun informatikoaren prozesuak aldi berean, dimentsio instrumentala, kognitiboa, aktitudinala eta axiologikoa garatu behar ditu.
- IKT ez da ohikoa den ikaskuntzaren prozesutik kanpo kontsideratu behar
- Ordenagailuaren bidezko jarduerak, curriculumaren helburu eta edukiekin bat etorri behar dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario