jueves, 29 de septiembre de 2011

SARE SOZIALAK

ZER DIRA SARE SOZIALAK?
Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten da eta bakoitzak bere profila sortzen du datu pertsonal batzuk eta dituen zaletasunak sartuta. Sare sozialak sistema irekia dira eta etengabe eraikitzen ari dira. Erabiltzaileei beste pertsona batzuekin elkarreraginean aritzeko aukera eskaintzen diete.
ZERTARAKO BALIO DUTE HEZKUNTZAREN MUNDUAN?
            Sare sozialak hezkuntzan txerta daitezke eskaintzen dituzten aukerak baliatuz. Sare sozialak, tresna erabilgarriak izan daitezke baldin eta erabilera egokia ematen bazaie eta hezitzaileek, irakasleek eta gurasoek sare sozialak ezagutzea beharrezkoa da, ondoren haur eta gazteak alor horretan behar bezala hezteko.
Sare sozialek hainbat abantaila dituzte: kooperazioa, sozializazioa, elkarlanean aritzeko aukera eta IKT-etara gerturatzeko aukera eskaintzen dute. Sare sozialei esker, ikasleek beraien artean informazioa partekatu dezakete, bai eta ikuspegi desberdinak mahaigaineratu ere. Gainera, haien artean  gai ezberdinei buruz eztabaidatu dezakete  besteen iritziak aintzat hartuz, eta besteen esperientzietatik asko ikasi dezakete. Desabantailak ere badituzte: pribatutasun eskasa esate baterako.
Web bidezko topagune hauek, belaunaldi berriek ikasteko moduan aldaketa ekarri dute, ikaskuntza elkarlanean egin daitekeelako eta edukiak sozializatzen direlako. Sare sozialek ikastetxe bateko irakasleen eta ikasleen jarduera guztiak leku bakarrean biltzeko aukera ematen dute, komunitate sentimendua areagotuz. 
Gainera, laneko giroa hobetzen dute eta komunikazioa erraztu. Hainbat talderen arteko lana koordinatzeko aukera ematen dute eta ikasleek gizartean izan behar duten portaeraren gainerako oinarrizko alderdiak irakasteko balio dezakete. Gazteek egunero eskuartean dituzten baliabide hauek eskolan erabiliz gero, ikasketa esanguratsua izango dela pentsatu behar du irakasleak.

Sare sozialen plataformak 
Twitter: Twitter sare soziala, gizarte-sarea eta mikroblogging zerbitzua da. Edozein erabiltzaileek ( adin handikoa izanda) erabil dezake eta mezuak haren jarraitzaile diren pertsonei agertuko zaizkie.

Twitter kontu bat egiteko, honako pauso hauek jarraitu behar ditugu:
-  Izengoitia, emaila eta pasahitza.
-  Perfila aldatu eta pertsonalizatu: informazioa, argazkiak...
-  Lagunak bilatu, jende famatua, ikertzaileak... jarraitu.
-  Zure lagunen berriak ikusi.

Hezkuntzari dagokionez, pedagogoen, ikertzaileen berriak ikusi eta haien informazioak zein ideiak komentatu... egin daitezke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario