1. Diziplina
pedagogiko gisa teknologia hezitzailearen eraikuntza, XX.mendean zehar
-Teknologia
hezitzailearen sustraiak: Ipar Amerikako prestakuntza militarra 40.hamarkadan. Estatu Batuetan
prestakuntza militarra eman zen Bigarren Mundu Gerran parte hartzen zuen
bitartean. Honen ezaugarri nagusietako bat baliabide tekniko aurreratuak
erabiltzen hasi zirela izan zen, aitzindariak bihurtuz horretan. Teknologia
hezitzailea, hiritar ugari soldadu prestatuak bihurtzeko beharrari erantzuteko
sortu zen.
-50. eta 60.
hamarkadak: ikusentzunenganako miresmena eta eragin konduktista. Hiru arrazoi
tarteko:
· Mass mediaren hedapena eta eragin
soziala: tv, komunikabideak …
· Gizakiaren inguruko ezagutzen garapena
psikologia konduktistaren baitan.
· Ekoizpen industrialaren metodo eta
prozesuak.
-
70.hamarkada: teknologia hezitzaileak (TE) ikuspegi tekniko arrazional batetik
hezkuntzaren diseinu eta ebaluaziorako. Horretaz gain, aldizkari ugari publikatzen
dira teknologia hezitzaileetan adituak. TE-en hedapena ematen da Britania
Handian eta Estatu Batuetatik at herrialde askotan. Tradizionalki, hiru etapa
bereizten dira teknologia hezitzailearen garapen gisa, 80.harmarkadaraino:
hasiera batean, TE-ak makina ezberdinen“ ikaskuntzarako laguntza gisa”;
ondoren, ikasgeletan ematen den ikaskuntzarako laguntza gisa, eta azkenik,
hezkuntzaren ikuspegi sistematiko gisa.
-80. eta 90.
hamarkadak: TE-ek
hezkuntzan zuten erabilpenaren inguruko kritika, hausnarketa, deskalifikazio
garaia izan zen, nolabaiteko krisialdi bat izan zuen.
2. Teknologia
hezitzailearen berkontzeptualizazioa giza zientzia multidiziplinar eta kritiko
batetik
XXI.mendean teknologia hezitzailea birformulazio prozesu
bat bizitzen ari da informazio eta komunikazio teknologiek eta curriculum
kritikoaren eraginez. Teknologia hezitzailearen inguruko hainbat ideia honakoak
dira: batetik, medioen, kulturaren eta hezkuntzaren ezagutza pedagogikorako
gunea da; baita ere, kulturaren irakaskuntza eta helarazte prozesuak aztertzen
dituen diziplina da; horretaz gain, teknologia hezitzailearen ikasketa metodoak
eklektikoak dira.
Gaur egun, teknologia hezitzaileen inguruko ikerketa
eremua, informazio eta komunikazio teknologien eta hezkuntzaren arteko erlazio
eta elkarreragin harremanek osatzen dute. TE-en inguruko online aldizkariak ere
badaude: adibidez “Journal of Technology in Education”.
3. Teknologia
hezitzailea Espainian: jatorria eta garapena
Hezkuntzaren Lege Orokorraren (1970) bidez iristen da Espainiara TE
eta hezkuntza zientzien institutuen sorkuntzaren bidez, ikusentzunezko
baliabideak irakaskuntzan txertatuz. 80. hamarkadan bultzada handia izan zuen
hezkuntzaren Ministeritzak eta autonomia erkidekoek sortutako hezkuntza
programen bidez, ordenagailuak eskola sisteman txertatuz.
4. Hezkuntza
objektu digitalerako diseiñu ekintzak
Espainiako administrazioak plan eta
programa desberdinak bermatu ditu ikasgeletan teknologia berriak
erabiltzeko helburuarekin. Horrela, errenimendua dakartzan konpetentzia
digital desberdinak lagunduz. Horretarako, multimedia material berriak
beharrezkoak dira. Eduki hauen kalitatea, erabilgarritasuna eta
fidagarritasuna asko baloratuko dira eta, ondorioz, eduki eta zerbitzuetan
aukera zabal bat eskaintzea garrantzitsua izango da gizartearen eskakizunei
aurre egin ahal izateko.
Azken urteetan hainbat
programa digital sortu dira hezkuntza munduaren inguruan, horien artean
garrantzitsuenak “AVANZA” planaren barnean sartzen diren “Interneta eskolan”
eta “Interneta gelan” programak. Hauen helburua zerbitzu eta aplikazio
pedagogikoak indartzea da, gainera, bi programa handi hauetaz aparte beste
hainbat ekimen garatzen ari dira ikerketa eta garapena bermatu ahal izateko.
Aipatutako bi programak hezkuntza sistemako maila guztietara dago
bideratua. Ondorioz, gauzak ikertzea ezinbestekoa izango da
produktu berritzaileak eman ahal izateko.
Heziketaren kudeaketak
aurrera eramaten ari diren plan hauek oinarri izan behar dira
edukien antolakuntzan eta sormenean, eta batez ere, ikasteko objektu
digitalei zuzenduta egon behar dira planak. Horregatik, etorkizun batean
teknologia desberdinetako edukiak handitzeko aukera emango digute: PC,
bideojokoak, TV digitala, etab.
Hezkuntzari
dagokionez, geroz eta garrantzitsuagoa da berrabiltzeko eginak
egon behar direla. Hori dela eta, askok esaten dute gauza berriak
ikertzea eta berebizikoa dela soluzio desberdinak edukitzeko.
Hau da, ingurune egoki bat sortzea beharrezkoa non iniziatiba eta
proposamen guztiak kontuan hartzen diren. Egun, erabiltzailea eroz eta
desberdinagoa da, lehen testu desberdinak irakurtzen zituzten baina orain
hauen erreprodukzioa eta sorkuntza prozesuan ere parte hartzen dute.
Agente
guzti hauengatik ere beharrezkoak dira produktu gehiago eta guzti
honek ahalbidetuko du produktu berriak eta anitzagoak egitera.