Hezkuntza sistema modernoek, informazio eta komunikaziorako teknologiek (IKT) eskoletan jorratzen duten papera goraipatzen dute, ikaslearengan zentratzen den metodologia dela azpimarratuz. Honela, Ikt-ei esker ikasleen ikaskuntza prozesuak oinarrizko aldaketa bat jasango duen bitartean.: didaktika zeharo aldatuz eta burutze aukerak handiagotuz joango direlarik.
- IKTen eredu antolatzaileak hezkuntzaren munduan:
Sharan et al. ek esaterako (1999) hezkuntzarako hiru eredu antolatzaile ezberdindu zituzten: eredu burokratikoa( gehien erabilia dena), sistema soziala eta azkenik, komunitatea.
Eskoletako gestioarentzako honako lau pauso hauek oinarrizkoak dira: zuzendaritza taldeak eduki beharreko konpetentzia antolatzaileak, eskolen errekurtsoen gestiorako estrategia antolatzaileak, zentroak estatal eta erregional administrazioarekin duen harremana, edozein beharrei erantzuteko eta azkenik, eskolak kanpoko agenteekin duen harreman gestioaren antolaketa berria.
-Ikt-ak eskoletan txertatzeko hiru modu edo modelo aurkitzen ditugu:
1. “Modelo de Adopción tecnológica” :Ikt-ak eskoletan txertatzerako orduan ezinbestekoa da eskolak dituen azpiegiturak kontuan hartzea. Ondoren, irakasleek formakuntza bat izan beharko dute Ikt-en erabilera ezagutuz eta honela, errazagoa izango da hauek eskoletan txertatzea eta teknologia hauekin modu naturalagoan elkarlanean ibiltzea.
2. “Modelo de Integración Catalítico”: Klasean Ikt-ak integratzeko modu honi esker, askoz ere planifikatuagoak emango dira txertatze horiek eta bertako hezkuntza proiektuan errazago moldatzen dira
3. “ Modelo de Integración Cultural”: Modelo hau aplikatzen duten eskolak oso erantzun baikorra diote Ikt-ei moldatzeko. Oso antolakuntza ona dute, lehendik markatutako proiektu eta helburuekin.
-Ikten papera ikas komunitateen sorraren aurrean.
Lau hezkuntza lidergo ezberdintzen ditugu XXI. Mendeko eskoletan: lidergo instruktiboa, lidergo eraldatzailea, lidergo integratzailea eta azkenik, lidergo kooperatiboa. Honela, Ikt-ei esker proiektu ezberdinak eraman ahalko dituzte aurrera. Aldaketak posible izateko, eskola komunitateko kide guztiak ados egon behar dira aldaketarekin hau erraztuz. Ikt-ak gure eskolatan txertatzea ez da lan erraza gauza asko aldatu behar baitira baian denen laguntza errazagoa da aurrerapausoa ematea. Oso garrantzitsuak dira honekin batera, eskolako gestoreak: eskolako administrazioaz eta garapenaz arduratzen diren zuzendaritza taldeak hain zuzen. Honela, “Organizaciones que Aprenden”k ( organizazio batek ezagutza berriak, baloreak, konduktak… eskuratzeko eta erabiltzeko jasaten duen prozesua bezala definitzen dugu) aldaketa horiek nabaritzen dituzte eskoletan, organizazio dinamikoa bilatzen dutelarik. Elkarlana da honen funtsa.
Bestalde, Sengek (2006) honako lege hauek proposatzen ditu, Iktekin lan egin behar duten eskolek kontuan hartzeko:
- Gaurko arazoek atzoko “soluzioetan” dituzte ondorioak.
- Geroz eta gehiago behartu, sistema gehiagora behartzen dugu.
- Bide errazenak, leku berera eramango gaitu.
- Azkarrena biderik mantsoena izaten da.
- Aldaketa txikiek emaitza handiak eman ditzakete.
- Bi helmuga zeharo ezberdinak lor daitezke.
- …
-Ezagutzaren kudeaketa ikaskuntza elkartean.
Informazioa sailkatzeko ezinbestekoa izaten da kudeaketa bat egotea, honela memoria antolatzailea hortaz arduratzen da.
Iktei esker, eskolak beraien artean konektaturik egon daitezke, ariketa ezberdinetan elkarrekin parte hartu dezakete, komunikazioa oinarri delarik. Honekin batera beste hainbat aukera ematen dituzte. Oso garrantzitsua da beraz, ikaskuntza kudeaketarako Ikt-en erabilera.
- Leku hezigarriak, Ikt-ekin batera formatzeko eta hauek kudeatzeko.
Haurrek ordenagailuekin tratatuko dute Iktak ezagutzeko orduan beraz, geletan azpiegitura hauen presentzia ezinbestekoa da Ikt-ekin batera lan egiteko. Honela, haurrek garatu ahal izango dituzte teknologia berriekin zerikusia duten ezagutza berriak. Gela teknologikoetan ezinbestekoak hauek dira: proiekzio sistemak, errekurtso on-linetara sartzeko aukera, azpiegitura egokiak … Honako ezaugarri hauek ere kontuan hartu beharko genituzke, haurrekin lan egiterakoan, gune egoki bat prestatzeko:
- Gela tradizionalaren aldaketak.
- Lehengo espazioak moldatu berrietan bilakatuz.
- Funtzio elkarbanatuak eta errekurtso katalizatzaileak.
- Sare berritzaileak eta gune birtualen eraketa.
Bestalde, aipatzekoa da betidanik liburutegia izan dela baliabide zentro nagusia baina eskolan, Ikten sarrerarekinikuspegia aldatu egin da, CRAI ak agertu direlarik: Centro de recursos para el aprendizaje y la investigación.
- Giza baliabideak Ikt-en heziketa antolaketarako:
Zuzendaritza taldeak, ikt-en koordinatzaileak eta informatikako teknikoak honetaz arduratzen dira eta oso paper garrantzitsua jokatzen dute, eskoletan Ikt-ak txertatzeko eta hauetara moldatzeko orduan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario