martes, 4 de octubre de 2011

“LA TECNOLOGIA Y EL APRENDIZAJE EN LAS AULAS DE LAS ESCUELAS PARA EL PENSAMIENTO”testuaren laburpena

      Pentsamendurako  Eskolen proiektua honetan datza: helburua curriculuma berrantolatzea da, baita hezkuntza, ebaluaketa, garapen profesionala, eta komunitatearen parte hartzea ere, era honetan, ikasleei lagunduz gaitasun eta konfiantza nahikoak lortzen XXI.mendean aurrera ateratzeko.

        Pentsamendurako eskolen ezaugarri batzuk honakoak dira: ikasten ikasteak eta pentsamenduak, oinarri kognitibo sendo bat behar dute ikasgai desberdinetan. Ikaskuntza komunitate bat ezartzeko beharra azpimarratzen dute, irakasle eta ikasleek helburuak lortzeko ardura elkar banatzen dutelarik.

        Benetako ezagutza barneratzeko, ikasleek, talde lanean, ikerketa eta azterketa luzeak burutzen dituzte problema garrantzitsuen inguruan. Pentsamendurako Eskola hauetan, teknologia modernoei garrantzia eman eta ikasleek teknologia berriak eta tradizionalak txandakatzen dituzte. Teknologia honetarako erabiltzen dute eskola hauetan:

- Problema garrantzitsuak aurkezteko ikasgelan: ikasleek problemak testu eran baino hobeto ulertzen dituzte bideo eran esaterako, dinamikoagoa baita, eta informazio bisual eta espazialarekin, irudikapen zehatzagoak egitea ahalbidetzen diete haurrei, hauen ulermena erraztuaz.
Problema konplexuei irtenbidea bilatzea (arrano populazio bat salbatzeko zer egin esate baterako) da programa hauen helburua, era honetan, printzipio sakonen ulermena bultzatuz. Talde lanean lanari esker, hainbat balore barneratzen dituzte ikasleek. Ikasleek CSILE bezalako datu base komunak erabiltzen dituzte, problemak proposatu eta komentatzeko elektronikoki.

- Baliabideen inguruko ekarpenak egiteko, ikasleen ikaskuntza bultzatuz:   Ikasleek beren komunitateko ekintza errealetan parte hartzen dute. Software ezberdinen bidez, elementu ipuinen elementu afektiboak ikas ditzakete, baita idazmena landu ere. Internet erabiltzen dute informazio iturri gisa.

- Berrelikadura, hausnarketa eta errepaso aukerak eskaintzeko: ikasleen ideiak berrelikatzeko aukera eskaintzen du eta baita, beren ezagutzak birpasatzeko aukera ere; horren adibideetako bat SMART seriea izan daiteke. CSILE erabiliz, ikasleek beraien ideien berrelikadura handia lor dezakete.
Curriculumean oinarritutako neurketa (CBM), ebaluazio sistema bat da zeinak ikasleak ikasi duenaren inguruan jarraipen bat egitea ahalbidetzen duen. Hilabetero zenbait aldiz, ebaluazio froga txikiak egiten dituzte ikasleek, konputadora ondoren grafiko batean datu horiek interpretatuz joango delarik.

- Ikasgelaren isolamendua gainditzeko, ikasleak eta irakasleak komunitatearekin eta munduarekin konektatuz: Pentsamendurako Eskolen helburuetako bat ikaskuntza komunitate bat sortzea da, eta bertako integratzaileek lana elkarrekin egitea ikasgela barruan, eta ikasgelaz kanpoko beste batzuekin ere konektatzea. 
    Teknologiek, irakasle, ikasle eta komunitatearen arteko lankidetza edo elkarlana hobetzen dute. Bide bikoitzeko bideokonferentzien erabilerak, ikasleei urruneko beste leku batzuekin konektatzea ahalbidetzen die. Irakasleentzako sareak sortu dira, hauek beste irakasleekin hezkuntzaren inguruko debateetan parte har dezaten.
­
      

No hay comentarios:

Publicar un comentario