martes, 11 de octubre de 2011

NOLA DISEINATZEN DITUGU IRAKASKUNTZA- IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?

      IKT-ek erraztuko dute gure irakaskuntza- ikaskuntza prozesua honako alderdi hauetan esaterako:

- Gaur egun, haurrek lana asko errazten dute bilaketa lanean ari direnean, Internet baita informazio iturri nagusiena, etxe guztietan eskura dutelarik. Lehen adibidez, gai baten inguruan informazioa bilatu ahal izateko egunkari, entziklopedia zein liburuetan bilatu behar genituen.Gaur aldiz, ordenagailuaren aurrean jarri eta minutu batean informazioa eskura dugu.

- Ingurunearen ezaguerari dagokionez, ikasleek denborazko lerro bat egin dezakete gaur egungo aplikazioak erabiliz.

- Testu prozesatzaileak erabiliz, autozuzenketa burutu dezakete ikasleek, ortografiaren arauak barneratuz.

- Komunikazio errazteko tresna dira, horren barruan e-maila, skype ... ezagutu eta erabiliaz.

- Matematikak landu  daitezke jolas elkarreragileak erabiliz.

- Bestetik, ikasleek kontzeptuak erlazionatzeko aukera ona eskaintzen dute IKT-ek. Era honetan, mapa kontzeptual osatuak lortuz.

- Arbel digitala erabiliz, kontzeptuak azaltzea edo ikaslea bera arbelera ateratzea gauzak azaltzeko xedearekin.

- Hizkuntza ikasteko aukera eskaintzen dute baita ere IKT.-ek. Horrela, ingelesa ikasteko orduan adibidez, irakasleak podcast txikien bidez listening-a landu dezakete, lehengo radio kaset zaharrak ordeztuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario