IKTak gure ikasgeletan txertatzean, hiru ikuspuntu ezberdinetan sailkatu izan dira:
Trebakuntza prozesua edo Computer Aided Instruction (CAI): ikasketa prozesuak, edukien jabetza mekanikoan oinarrituko dira, honela aurrera eramango dituzten programak, EAOak izango direlarik.
Lan prozesu kooperatiboak edo Computer- Supported Cooperative Work (CSCW): ordenagailuekin eta kooperazioan oinarritutako ikaskuntza da honako perspektibak lantzen duena. Taldean eta koordinaturik lan egitea bultzatzen du.
Elkarlaneko prozesuak edo Computer Support For Colavorative Learning (CSCL):elkarlaneko prozesuei esker, taldean eta baita indibidualki ere garatuko dira ikasleak eta honela kontzeptu berriak landuko dituzte eztabaidari esker, ingurukoen iritziak barneratuz, haien iritziak emanez etabar. Dena den, pertsona bakoitzak bere ikaskuntzaren arduradun izaten saiatu behar du.
ELKARLANEAN IKASTEN DUGU ETA ELKARLANA EGITEN DUGU IKASIZ.
Konstruktibismoan eta ikaskuntza bere osotasunean, prozesu sozial bezala ulertzen da.
1. Elkarlana eta kooperazioa: Bi termino hauek oso ezberdinak dira: Ikaskuntza kooperatiboa talde txikietan egongo den interakzioari deituko diogu, elkarlaneko ikaskuntza talde lanaren sinonimoa ez den bitartean. Hainbat baldintza betetzen direlarik elkarlaneko ikaskuntzan: taldeko arrakastarako independentzia pertsonala, taldeko zein ardura pertsonala, gaitasun sozialen erabilera egokia… bereizten ditugularik. Honela, ikaskuntza kooperatiboan irakaslearen irudia beharrezkoa den bitartean, elkarlaneko ikaskuntzan haurrek autonomia handiagoa izango dute lan egiterakoan.
Ikaskuntza kooperatiboan zein elkarlaneko ikaskuntzan, “paradigma sozio- contructivoa “dagoela aipatzekoa da.
Prozesu pedagogikoa ulertzea funtsezkoa da honako korronte honetan, bi zutabeak hauek direlarik: ikaskuntzaren psikologia eta hezkuntzaren sorkundea.
3. Hezkuntzaren sorkundea:
Korronte honek, curriculumaren garapenerako dauden ezaugarrietan oinarritzen da, honela errealitatea gertutik erakusten duelarik. Ikaskuntzak, hezkuntza prozesu batean ematen dira, errekurtso teknologikoak nola gidatu arazo nagusia direlarik. Honela, CSCLetara hurbiltzen gara era konplexu batean.
Korronte honek, curriculumaren garapenerako dauden ezaugarrietan oinarritzen da, honela errealitatea gertutik erakusten duelarik. Ikaskuntzak, hezkuntza prozesu batean ematen dira, errekurtso teknologikoak nola gidatu arazo nagusia direlarik. Honela, CSCLetara hurbiltzen gara era konplexu batean.
CSCL PROZESUEN DISEINU ETA GAUZATZERAKO OINARRIZKO PRINTZIPIOAK.
1. CSCL prozesuentzako inplementazioak: BERSATIDE
Erreminta honi esker, egindako lanaren ondoren dugun esperientzia erakutsiko digu. Ondoren, hausnarketa, bilaketa, diseinurako eta errekurtso zein garapen ezberdinetarako inplementaziorako garaia izango da. Hau dela eta, 8 fase bereiziko dira, testuinguruaren analisitik, berrikuspena egin arte.
2. Elkarlan teknikak: Oso loturik daude CSCLekin. Elkarlan teknikak definitzeko oinarrizkoak dira hauen ezaugarriak: irekiak dira, taldean egiten direnak, elkarren arteko ardura dakartzate, prozesuari asko begiratzen zaio azken produktuari baino gehiago, ikasle eta irakasleen arteko harremanak bultzatzen ditu eta batez ere, ikasleek proposatutako kontzeptuetan oinarritzen dira ikaskuntza garaian. Teknika ezberdinen artean, Jigsaw-a (ardura indibiduala taldearen aurrean), brainstorming-a (hausnarketarako teknika paregabea delarik) edota piramidea (arazoen aurrean erantzun bat bilatzea, taldean) ditugu.
TEKNOLOGIAREN LABERINTOAN, BIDE BATEN BILA.
GSIC-EMIC egindako hainbat ikerkuntzen ondoren, honako hau jakin dezakegu teknologiei buruz( erreminta oso baliagarria delarik)
Hauen erabilera sinplea eta erraza izan behar du eta materialen zein edukien berrerabilpena baimendu behar dituzte. Informazioak eta materialak antolatzen lagundu behar du. Ikasleen ebaluazioa erraztu behar dute. Beste abantaila asko baditu ere.
CSCL inguruari aplikatzeko erreminta asko existitzen diren arren, ez da honi dagokion soluzio teknologikorik aurkitu, dena den, Wiki-ak aukera ona izan daiteke.
EBALUAZIORAKO ESTRATEGIA BERRIAK.
Ebaluatzeko modua ere aldatuko da ordenagailuak eta teknologia berriak geletan sartzen direnean, honela metodologia berriekin batera, ebaluazio irizpide berriak moldatu beharko dira. Horregatik, ebaluatzeko moduak ere aldatuko dira, ebaluatzeko modu kualitatiboak eta kuantitatiboak agertuko direlarik. Honekin batera, ikasleak ebaluatzeko era ezberdinak onartzen dituen sistemaren alde egingo da. Hauen gaitasunen arabera egingo delarik azterketa eta honela ikerketarako ere interesgarria izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario