INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN GAINEKO DISKURTSOAK
XX. mendearen bukaeran, “hirugarren industria iraultza” eman zen, ekoizpen bizitzeko moduan, kulturan, ekonomian … aldaketa sakona eman zelarik.
Teknologia informatikoaren erabilpenean oinarritutako informazioaren digitalizazioa da gaur egungo iraultza tekniko kulturala. Gizarte industrialetik informazioaren gizarterako jauzia ez da teknologia digitalen agerpenera mugatzen, baizik eta globalizazioa bezalako prozesu handiagoetara. Informazioaren gizartearen gainean hainbat diskurtso mota daude:
· Diskurtso merkantilista: informazioaren gizartea ekonomia hazkuntzarako potentzial handia duen merkatua da, teknologia digitalen erabileran oinarrituz.
· Diskurtso kritiko politikoa: teknologia digitalak garapen sozialaren zerbitzura egon behar dute, eta ez gizarte kapitalistako industrien kontrolpean.
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEK DITUZTEN ERAGIN SOZIAL ETA KULTURALEN ALDE ON ETA TXARRAK
Teknologia digitalek alde on ugari dituzte: pertsonen artean komunikazioa asko errazten dute, beraien kokapen geografikoa edozein dela ere. Bide desberdinak daude komunikatzeko: ahots bidez, idatziz, bideokonferentzia bidez … Teknologiei esker, informazio kantitate izugarri batera sarbidea daukagu, eta globalizazioari esker, munduan gertatzen den edozeren berri daukagu unean bertan.Teknologien beste abantaila bat, zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea asko hobetzen dutela da. Bestetik, jarduera produktiborako aukera berriak eskaintzen dituzte teknologia digitalek. Teknologien berrikuntzak lan esparruan eragina du, laneko patroi tradizionalak aldatuz.
Bestalde, teknologia digitalek alde txarrak ere badituzte: gure gizarteak gero eta maila handiagoan, teknologiekiko nolabaiteko menpekotasuna dauka. Bigarren lekuan, mendebaldeko kultura gainerakoen aldean nagusitzen ari da, uniformetasun kultural baten bidean gaude. Horretaz gain, IKT-ak erabiltzeak, askotan, pribatutasuna galtzea dakar hein batean.
TEKNOLOGIAREN AGERPEN IZUGARRIAK ERAGINDAKO HEZKUNTZA ARAZOAK
Teknologiak argiaren abiaduran ezartzen ari dira gure gizartean eta aldaketak azkar eman dira. Beraz, pertsona guztiek eta zehazki helduak, etengabe prestatzen egotea eskatzen du, teknologietara moldatuz. Bestela, analfabeto teknologikoak bihurtzeko arriskuan egongo bailira.
Egungo hezkuntzaren erronka honakoa da: ikasleak, herritar digital inteligente gisa heztea da, informazioa zentzuz erabiliaz. Bestetik, informazioaren aurkezpena jada ez da lineala, irudiak, musika … daudelarik. IKT-ek distantziatik lan egitea ahalbidetzen dute …
HEZKUNTZAREN ERRONKAK TEKNOLOGIA DIGITALEN AURREAN
Batetik, teknologia digital horiek ikasgeletan ezarri behar dira, ikasleek barneratu ditzaten; inbertsio ekonomikoak burutzea eskatzen du eta baita curriculumeko hainbat gauza aldatzea ere.
Horretaz gain, irakaskuntzaren helburuak eta metodoak berrestrukturatzea eskatzen du. Helburuak, ikasten ikastea, informazioari aurre egitea, prestatzea teknologia hauen erabileran, eta kontzientziazio prozesu bat ematea direlarik.
Beste erronka bat, teleformazioa da: distantzia bidezko hezkuntza, baita formazio okupazionala birplanteatzea ere, langileak teknologien munduan integratuz.
Azkenik, helburua ikasleek teknologien erabilera egoki bat menperatzea da, bizitzan baliagarri izan dakielarik eta teknologiekiko hainbat balore izatea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario