martes, 11 de octubre de 2011

GORPUTZ HEZIKETA LEHEN HEZKUNTZAN

Jakin badakigu, IKT-ek erraztasun asko ematen dizkigutela jakintza arloetako edukiak lantzerako orduan.

Gure kasuan, Gorputz Heziketa lantzeko metodologia aztertu dugu Lehen Hezkuntzan. Hiru zikloei egokitua dagoen baliabidea daukagu honako hau.

      -   Aplikazioari dagokionez, honakoa ikus daiteke:

Haurrek beraien gorputza ezagutzeko bide bat eskaintzen du. Aplikazio honetan, haurrek honakoa ikasten dute:
- Kirol ezberdinen inguruko arauak ikasi.
- Gorputzeko atalak ezagutu, anatomia landuz.
- Kirolak eta osasuna.

 Aplikazio hau egokia da lehen hezkuntzarako haurrei ikasketa errazagoa edo motibagarriagoa egiten baitzaie ikus-entzunezko baliabideei esker. Marrazki askoz lagunduta dago eta hori erosoa da. Gainera, ondoren irakurritakoaren gainean ariketak egiteko aukera eskaintzen die: letra zopak, gurutze gramak, sailkapenak, marrazkiak etab. eta beraz, haurrei motibatu egiten die eta entretenigarria da aldi berean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario