miércoles, 12 de octubre de 2011

HEZKUNTZA TEKNOLGIA MUNDU TEKNOLOGIKO BATEAN

        Teknologiaz hitz egiterako garaian, zenbait ekintza aurrera eramatea errazten diguten tresnaz ari gara, aurrerapen bati buruz hitz egiten ari gara. alegia. Hori dela eta, honen inguruan dugun ikuspuntu berritzaile hau arriskutsua izan daiteke hezkuntzarekin erlazionatzen dugunean, izan ere, askok pentsa dezakete teknologiaren erabilerak zerbait egiterako garaian hobekuntza bat ekarriko duela eta modu tradizionala ez dela erabilgarria. Horregatik, argi eduki behar da zer den benetan teknologia eta nola erabili behar den alor bakoitzean. Teknologiaren inguruan teoria ezberdinak daude, eta norberak kontzeptu hau modu ezberdin batean uler dezake. Seattler-ek, adibidez, teknologia hitza ez du makinekin erlazionatzen, bere ustez teknologia jakintza zientifikoaren edozein arte praktikoa da. Finnen ustez, aldiz, teknologia makineria bati lotuta dago, eta baita sistema, gestio eta mekanismo ezberdinei ere. 
TEKNOLOGIAREN LAU FIGURAK. Aipatutako iritzi ezberdin horien aurrean, Alvarezek eta beste autore batzuek lau irudi ezberdin erakusten digute teknologiaren definizioa guri plazarazteko.
  • Teknologia artefaktualak. Hauen objetuzko dimentsioa unitate bat proporzionatzen dizkiotenak dira, espazio bat okupatzen dutenak.
  • Teknologia antolatzaileak. Tresna hauek ezin dira objetu batekin identifikatueta hurrengoak dira ezagunenak: taylorismoa, fordismoa eta toyotismoa.
  • Teknologia sinbolikoak. Teknologia mota hau sinbolo, irudi, zeinu, erritual eta errepresentazio topografikoekin eta geometrikoekin lotuta dago.
  • Bioteknologiak. Azken eredu honetan, bioteknologiak dira protagonistak, bizitza biologikoan eragiten dutenak. 
HEZKUNTZA TEKNOLOGIA ETA IKT-EN ERAGINA

           Alvarezen teorian iksui dugun bezala, IKTen erabilerak hezkuntzan abantail asko ditu baina kontuan izan behar da, honek ere alde txarrak era badituela. Bere iritziz, IKTen ondorioz, perspektiba historikoa galtzen dugu, testuinguruaren galera ere aipatzekoa da eta baita honek berarekin dakarkien erredukzionismoa ere, eta honekin batera betiereko porrota eta antsietate teknologikoa. Gaur egun teknologiaren beharra dago, hau da, edozer gauza egiteko ordenagailu edota tresna teknologikoen beharraren aurrean ikusten gara, honen laguntzarik gabe ezer egiten jakingo ez bagenu bezala. IKTen erabilera menpekotasun modura ikusten du azken puntu honetan Alvarezek, duela urte batzuk egiten ziren gauzak gaur egun IKTen laguntzarik gabe egiteko gai izango ez bagina bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario