Web 2.0, web 1.0 atzean uzten duelarik, 2006tik dator
bere jatorria. Honekin batera, esan dezakegu, internet eta Weben
munduan iraultza handi bat izan dela, bai iragarkien iraultza eta batez
ere iraultza sozial bat izan da. Web 2.0-k hainbat zerbitzu eta aplikazio
eskaintzen ditu: blog-ak, wikiak, sare sozialak, podcasting, etiketak (tagging)
, folksonomia, RSS, multimedia baliabideen partekatzea… erabiltzaileen artean
lankidetza eta informazioaren elkar- trukaketa azkar batean oinarritzen
direlarik.
Web 2.0 erabiltzaileen parte hartzean eta informazio
trukaketan oinarritzen da. Printzipio hauek ditu oinarri: web-a
plataforma gisa; taldeko adimena aprobetxatzea; datuak “Intel Inside” berria
dira; softwareko bertsioen eguneratzearen amaiera; erabiltzaile esperientzien aberastasuna.
WEB
2.0-REN ZERBITZU DESBERDINAK:
- Blog-a post-en sarrerak
bat-bateko argitalpena ahalbidetzen duen web lekua da, eta irakurleek
egileari komentarioak utziz. Sarrera
bakoitzean etiketak jartzen dira. Trackback-a berriz, blogger-bati
beste blogger bati komentario bat uzterakoan, abisatzen duen sistema da.
Blogger blog-ean idazten duen pertsonari deritzo.
- Wiki-a (wiki= azkar) beste web
orri edo web orrien multzo bat da, eta bertan sartzen edita
dezake dagoen lekuak dagoelarik. Laburbilduz, web bat da non elkar-eraikina da
nagusi eta erabiltzaile guztiek nahi dutenean informazio hori alda edo gehitu
daiteke.
- Etiketa, berriz, objektu digital
bati atxikitzen zaion hitz gako bat da. “Social Bookmarking” bidez, interneteko
erabiltzaileek nahi dituzten web orriak gorde, antolatu (etiketatu),
konpartitu eta bilatzen dituzte.
- Folksonomia etorkizun batean errekuperatzeko helburua duen eta web
helbide bat duen edozein eduki digitalen etiketa prozesuaren ondorioa
da.Web-ean emandako gorakada handienetariko bat multimedia- edukiak gorde eta partekatzea errazten duten
zerbitzuek jasan dute, hala nola, Youtube, Flickr edota Odeo. Gainera, gehienetan, gordetako edukiak edozein blog edo web
orritan ikusi ahal izateko aukera ematen dute.
- Rss-ri esker, interneteko
erabiltzaileek ez dute zertan etengabe gustoko dituzten orrialde
bisitatzen egon zerbait berria duten ikusteko, izan ere, bere irakurle
programari esker automatikoki konektatzen da eta eduki berrien titularrak
deskargatzen ditu, birus arriskuz kanpo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario