SARRERA:
Informatikan ( informazioa eta automatikaren lotura ) informazioa irudikatzeko bi modu daude: alde batetik analogikoa, zeinak bi egoeren Tarteko egoera guztiak irudikatzen dituen eta bestetik, digitala, 0-1 egoerak irudikatzen dituenak. Hasiera batean, informatika , informazioa automatikoki kudeatzeko zientzia bezala definitu zen baina azken bi hamarkadetako garapenaren ondorioz, informatika, ordenagailuen zientzia modura definitu daiteke. Bestalde, ordenagailua informazioa kudeatzeko tresna programagarria da eta informazio datuen antolaketaz, prozesaketaz, transmisioaz eta biltegiratzeaz arduratzen da.
BILAKAERA HISTORIKOA
Ordenagailuen bilakaerari erreferentzia eginez, hasiera batean ordenagailua kalkulu matematikoak burutzeko sortu zen. Informatikaren garapenaren oinarrizko ideia alogaritmikoa da, kalkulu bat egiteko jarraitu beharreko pausoak kalkulatzen dituen prozedura esaterako. Bestalde, 1801. urtean, Jacquardek lehenengo makina programagarria sortu zuen , ondoren 1833an Charles Babbagek makina analitikoa diseinatu zuen baina arazo teknikoak zirela eta, ezin izan zen funtzionamenduan jarri. Horren konponbidea XX.mendearen hasieran etorri zen, elektronika modernoaren garaian esaterako. Horren ondorioz, zeroak eta batak idazten dituen gailu elektrikoak eraiki ziren , pixkanaka hobetzen joango direlarik. Horrez gain, 1939. Urtean lehenengo ordenagailu digital modernoak sortu ziren eta 1940.urtean huts balbuletan oinarritutako ENIAC garatu zen. Jarraian, lehenengo ordenagailu komertzialak diseinatu ziren.
ORDENAGAILUEN BELAUNALDIAK:
Lehenengo ordenagailuetatik gaur egungo ordenagailuetara, teknologiaren eboluzioa dela medio, kapazitatean , abiaduran eta kostean hobetu dute.Ordenagailuen bilakaeran 5 belaunaldi bereizten dira:
- Lehenengo belaunaldia (1940-1958): erabilera zientifiko eta militarrerako huts balbulez osaturiko ordenagailuak ageri dira.
- Bigarren belaunaldia (1952-1964): transitoreak ageri dira huts balbulen ordez, lehenengo ordenagailu komertzialak ageri dira, COBOR eta FORTAN programazioak.
- Hirugarren belaunaldia (1964-1971): zirkuitu integratuak erabiltzen hasi, ordenagailuen etekina asko handitu eta lehenengo programa komertzialak ageri dira.
- Laugarren belaunaldia (1971-1981) : oinarrizko elementuak zirkuitu integratu bakarrean biltzen dira, ordenagailu eta erabiltzaileen arteko komunikaziorako beharrezkoak diren periferikoak hobetu ziren.
- Bosgarren belaunaldia (1981): ordenagailuak gero eta potentzia handiagoa, software libreak geroz eta garrantzi gehiago, UNIX/GNU/LUNIX –en garapena…
- Grafikoak erabiltzen dira komunikaziorako eta IBM enpresak izugarrizko berrikuntza ekarri zuen, PC ordenagailu pertsonala sortu zuenean.
SISTEMA INFORMATIKOA : SOFTWARE ETA HARDWARE
Ordenagailuaren funtzionamendua maila ezberdinetan bereizten da; software , hau da osagai logikoak eta hardware berriz, osagai fisikoak. Osagai fisikoetan, ondorengo hauek aurkitu daitezke: prozesadorea, memoria, S/I unitatea, kontrolagailuak, busak eta periferikoak. Osagai logikoak berriz, datuak, sistema eragileak eta aplikazioak biltzen ditu eta ordenagailuen zati fisikoaren funtzionamendua bermatzen dute. Bi software mota bereiz daitezke, aplikazioetarako zuzendutakoa eta sistemaren softwarea.
gg
ResponderEliminar